euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurten 80 urte betetzen dituen Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzak deialdia egin du ahots berriak gehitzeko

2019/03/07

Lagun Onak Abesbatzaren 80. urteurrena
Lagun Onak Abesbatzaren 80. urteurrena

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentinako abesbatzetan oro har --euskaldun ala ez-- ospetsuenetako bat da, eta baita euskal diasporaren baiotan ere. 2019ko denboraldiaren hasiera honetan, ahots berriak gehitzeko audizioak egiten ari da Lagun Onak Korua korda guztietan. Kantariei eskarmentua eskatzen zaie. Proba egiteko saioak eta entseguak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira, gaueko 8etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, Belgrano kalean 1144an.

80. Urteurreneko urte berezi honetan, apirilean izango ditu bere lehenengo kontzertuak izen handia duen abesbatzak. Apirilaren 13an eta 14an, 3 de Febrero Orkestrarekin arituko da, Wolfgang Mozart-en piezak eskainiz. Elkarteak dauzkan euskal hitzorduen artean, Euskal Herriari eskainitako ‘Buenos Aires Celebra’ Jaialdia eta Loiolako San Ignazio Festa aipa daitezke besteak beste.

Informazio gehiago, migpeshe@yahoo.com helbidean, edo Lagun Onak Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia