euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurreneko Herri Olinpiadak Santiagoko Euzko Etxean, eta igandean Iñaki Deunaren ospakizuna

2015/07/27

Euzko Etxearen frontoian egin ziren Herri Olinpiadak (argazkia Euzko Etxea EE)
Euzko Etxearen frontoian egin ziren Herri Olinpiadak (argazkia Euzko Etxea EE)

PUBLIZITATEA

Iragan uztailaren 25ean jarduera berri bat egin zen Txileko Santiagoko Euzko Etxean, elkarteko gazteek antolatuta. Euskal Etxearen aurreneko Herri Olinpiadak izan ziren eta bertan makina bat lehiaketa eta joko egin ziren: txingak, lokotzak, sokatira, zaku-lasterketa... Lehia bizia izan zen eta lagunarteko giroan gozatu zuten gazteek, helduek eta baita haurrek ere. Bestalde, igandean Iñaki Deuna ospatuko du elkarteak.

Santiago, Chile. Santiagoko Euzko Etxearen frontoia umore onez bete zen iragan uztailaren 25ean, elkarteak aurreneko Herri Olinpiadak zirela eta. Euskal etxeko gazteek antolatuta, makina bat lehia eta jolas egin ziren olinpiada hauetan eta bertan parte hartu zuten gazteek oso ondo pasa zuten. Familiek gozatzeko eguna izan zen eta etxeko txikientzat ere izan zen jarduerarik. 
Nagusiek denetarik egin zuten: herri kiroletako jolasak, hala nola lokotzak, txingak, sokatira... eta baita beste jolas dibertigarri batzuk ere: zaku lasterketa, aulkien jolasa, zapi-zapi edo Twister erraldoi bat, esaterako.

Orain, elkarteak hurrengo jarduerari begira dago. Igande honetan bertan izango da, Iñaki Deunaren eguneko ospakizunarekin. Hona eguneko egitaraua:

Iñaki Deuna
 
-11:00. Meza, Euzko Etxeko Euskal Abesbatzaren parte hartzearekin eta “Itxaropen Gaztea” taldeko dantzariekin. Non: Iglesia de las Madres Agustinas (Vicuña Mackenna, Santa Victoria kalearen parean).
-12:00. trinketa euskal pilota txapelketaren finala.
-13:00. Euskal Abesbatzaren kantaldia eta “Itxaropen Gaztea” dantza taldearen emanaldia elkartearen frontoian
-14:00. Bazkaria Euzko Etxeko bigarren solairuko aretoan.

Non: Vicuña Mackenna 547- Santiago (Santa Isabeleko metroa).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia