euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurreikuspen guztiak hautsiz, 150.000 lagun bildu ziren EHn eta Diasporan Gure Esku Dagoren giza-katean

2014/06/09

New Yorkeko euskal komunitateko kideak Brooklyngo Zubiaren azpiko gunean bildu ziren (argazkia GariUdabe)
New Yorkeko euskal komunitateko kideak Brooklyngo Zubiaren azpiko gunean bildu ziren (argazkia GariUdabe)

PUBLIZITATEA

Egun historikoa izan zen atzokoa Euskal Herrian, 150.000 lagunek eskua eman eta Durangotik Iruñearako bidea bete baitzuten euskaldunen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kate batekin. Antolatzaileen aurreikuspenak hirukoiztu egin zituzten partehartzaileek eta Diasporan ere babes zabala jaso du ekimenak. Hemen dituzuen dagoeneko geurera heldu diren munduko euskaldunen ekimenen zenbait irudi eta bideo: New York, Necochea, Coronel Pringles, Chascomus...

Donostia-San Sebastian. Hasi dira jada geurera heltzen Diasporatik Gure Esku Dago ekimenaren aldeko ekitaldien argazkiak, eta sare sozialetan agerikoa da jarduerak munduko euskaldunek artean izan duen babesa. New Yorken, esaterako, Brooklyngo Zubi ezaguneren azpian bildu ziren bertako euskaldunak eta behingoagatik, turisten argazkien eszenario tipikoak irudi historikoa utzi zuen: Euskal Herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidearen aldarriarena.

New York Gure Esku Dago

[Giza-katea Brooklyneko zubiaren ondoan (argazkia GariUdabe)]

Montevideon, Uruguaien, Euskal Erria elkarteak ere igandean Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuen:

Montevideo Gure Esku Dago

[Montevideoko Euskal Erria elkarteko kideak giza-katean (argazkia EuskalErria)]

Argentinan ere babes zabala jaso du ekimenak eta bertan diren ia ehun euskal etxeetan ekitaldi mordoxka egin ziren. Hemen dituzue hango jarduera batzuen bideoak:

-La Platako Euzko Etxea, Argentina:

-Chascomuseko Euskal Etxea, Argentina:

-Eusko Biltzar Euskal Etxea, Coronel Pringles, Argentina:

Diasporako ekitaldietako argazki gehiago, Gure Esku Dago Diaspora Facebook orrian.

Nazioarteko komunikabideetan ere izan du oihartzuna Gure Esku Dago giza-katearen arrakastak. Hona hemen berria jaso duten zenbait egunkari:

-Chicago Tribune: Basques form 76-mile human chain in Spain calling for independence vote

-Liberation: Une chaîne humaine pour l’autodétermination du Pays Basque

-The West Australian: Tens of thousands link hands in Basque

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia