euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hasi dira jadanik ateratzen Renotik, munduko euskal liburutegietara bideratutako liburu-sortak

2009/06/10

Ezkerrean Marimar Ubeda, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzainburua, eta eskuinean Kate Camino, Euskal Ikasketa Zentruko bulegoko koordinatzailea; biak aritu dira liburuen operazioan (argazkia EuskalKultura.com)
Ezkerrean Marimar Ubeda, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzainburua, eta eskuinean Kate Camino, Euskal Ikasketa Zentruko bulegoko koordinatzailea; biak aritu dira liburuen operazioan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Arrakastatsua izan da joan den astean EuskalKultura.com medio Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Liburutegiak egin zuen deia. Mundu osoko hogeitik gora euskal liburutegi eta euskal etxek erantzun diote eskaintzari eta zientoka liburu ari dira aste honetan ateratzen Renotik, gehienbat Estatu Batuetara eta Argentinara, baina baita ere Alemania, Kolonbia, Espainia eta Mexikora, itsasoz, kasu gehienetan. Honek guztiak eragindako gastuak Renoko 'Center for Basque Studies' (CBS) ari da hartzen bere gain. Bidalketa lana koordinatzen, berriz, Marimar Ubeda, Euskal Liburutegiko liburuzainburua ibili da. Mila esker berari, Euskal Mintegiari eta Liburutegiari, euskal liburuok eskuragarri ipintzeagatik.

Reno, Estatu Batuak. "Lan pixkat izan da, baina merezi izan du", esan dio EuskaKultura.com-i Marimar Ubeda Nevada-Reno Unibertsitateko Liburutegiko Euskal Adarreko liburuzainburuak. Joan den astean gure buletinaren bidez deialdia egin eta hainbat euskal liburutegi eta euskal etxetatik etorri dira eskabideak, Renoko liburutegiak behar ez zituen eta expurgatu behar zituen liburuak jaso eta euren liburutegien parte egiteko.

Estatu Batuetako Euskal Etxe eta liburutegiei dagokienez, eskaintza zuzenean egin zen NABOko euskal etxeen eta Izaskun Kortazar NABOko euskara arduradunaren bitartez. Hamabi izan dira eskabideak, Washington, Idaho, Virginia, Utah, Nevada eta New Mexiko estatuetako zenbait herrietatik eginak. Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, eskabide bana etorri da Kolonbia, Mexiko, Espainia eta Alemaniatik.

Argentinatik, berriz, ugariak izan dira, ipar-iparraldeko Misiones probintziatik, hego-hegoaldeko Santa Cruz probintziaraino. Heldu dira, izan ere, honako hiri eta herrietatik: General Acha, Salta, San Pedro, Necochea, Mar del Plata, Corpus Christi, Resistencia, Mendoza, San Juan, General Rodriguez, Bahia Blanca, La Plata, Rio Gallegos eta Buenos Aires hiriburutik. Bina liburu pakete jasoko du eskabidea egin duen bakoitzak.

Lotura interesgarriak

Nevada-Euskal Liburutegia
http://www.library.unr.edu/basquelibrary

Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentrua
http://basque.unr.edu

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia