euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzo berrinauguratu zen Boisen Basque Blockeko Euskal Murala, jendearen partaidetzaz zaharberritu ostean

2018/11/14

Atzoko berrinaugurazioa, txistularia eta aurreskulariarekin, Euskal Muralaren aurrean, Boise-Idahon
Atzoko berrinaugurazioa, txistularia eta aurreskulariarekin, Euskal Muralaren aurrean, Boise-Idahon

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Atzo arratsaldeko lehenengo orduan muralaren aurrean Capitol Boulevard-i begira eginiko ekitaldi xinple batekin berrinauguratu zen Boisen Basque Blockeko Euskal Murala, hainbat herritarren diru sostenguari esker zaharberritzeko lanak amaitu ostean. Euskaldunen eta Idahoko euren presentziaren lan alegoriko bat da bertan ikus daitekeena. Hiriko Euskal Museo eta Kultura Etxeak hartu zuen bere gain margolana zaharberritzeko lanen koordinazioa, Boiseko Udala hondatzen hasia zela ohartu eta horri buruzko erabakia hartu ondotik.

Berez, jatorriko lanaren binilozko bertsio bat da oraingoan ezarri dena, aire zabalean egoteak dakartzan baldintza txarrak askoz hobeto gainditzeko ahala duena.

Boiseko Euskal Murala 2000. urtean inauguratu zen, Jaialdi urtean, The Letterheads izeneko taldea egile, taldeko bi oraingoan ere partaide izan direla.

-Hona laguntzaile izan diren heritarren eta prozesuaren berri, Basque Museum-en webgunean
-Zaharberritze edo berrezartzeko asmoen berri aurtengo urtarrileko gure artikulu batean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia