euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzerrian kultur jarduerak egiteko laguntzak eskatzeko bigarren epea ireki du Etxeparek; iraila arte

2012/07/18

Etxepare Euskal Institutuaren logoa
Etxepare Euskal Institutuaren logoa

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura kanpoan zabaltzeko aurtengo diru-laguntzen bigarren eta azken epea ireki zuen astelehenean. Laguntza hauek euskararen eremu geografikotik kanpo urtean zehar egin edo egingo diren jarduerak babestuko dituzte. Deialdi honetara aurkez daitezkeen jarduerak honakoak izango dira: arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura. Eskabideak aurkezteko epea datorren irailaren 14ean itxiko da.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak uztailaren 16an argitaratu du euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura zabaltzeko laguntzak eskatzeko bigarren --eta azken-- epea. Orotara 370.000 euroko zuzkidura du diru-laguntza deialdi osoak eta bertara aurkez daitezkeen jarduerak honakoak dira: arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura.

Deialdiaren informazio osoa eta eskabidea aurkezteko inprimakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eskura daitezke, hemen. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 14ean itxiko da. Bigarren epe honetara 2012 urtean zehar egin diren edo egingo diren jarduerak aurkez daiteke.

Dirulaguntzaren eskatzailea artista eta sortzaile bera izango da. Bere obra sustatzeko edo erakusteko atzerrian egingo duen proposamenaren baitan, euskal etxeren bat ere sar dezake, edo euskal etxe bat edo gehiagorekin harremanetan jarriz euskal etxea dagoen herri horretan edo herri horietan bertako erakustoki edo aretoetan aurkez diezaioke bere lana publiko orokorrari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia