euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atxikimendu handia Necocheako Euzko Etxean Gure Esku Dagok deitutako Giza Katearekiko

2018/06/13

Necocheako Euzko Etxea-k bat egin zuen Giza Katearekin
Necocheako Euzko Etxea-k bat egin zuen Giza Katearekin

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Ekainaren 8an osatu zuten euren Giza Katea Necocheako Euzko Etxeko lagunek. Instituzioko arlo guztietako kideak bildu ziren eta Etxeko saskibaloi estadioa bete zuten. hala adierazi digu euskal elkarteko lehendakari berria den Kiti Zubillagak. EuskalKultura.com-i egin dizkion hitzetan azaldu duenez, “Euskal Etxeko familia guztiei azaldu genien Gure Esku Dago eta Giza Katea zer diren eta oso gustura hartu zuten parte. Azpimarratzeko ere, txiki asko hurbildu zirela, batez ere dantzariak eta kirol eskoletakoak”.

Katearen bideoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia