euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atlantako Euskal Etxeak bat egingo du etzi Cook & Soldiers jatetxeko Baionako Besten ospakizunekin

2017/07/28

Baionako Besten afixa
Baionako Besten afixa

PUBLIZITATEA

Baionako Bestak lehertu dira Euskal Herrian, eta Atlantan, bertako euskaldunak eta euskal kulturaren maitaleak ez dute atzean geratu nahi izan. Hilabete gutxi dira hirian euskal elkartea sortu zela eta oraingoan Euskal Etxeak deia egin die bere bazkide eta lagunei, Atlantako euskal estiloko Cook & Soldiers jatetxean Baionako Bestak ospatzeko antolatu duten programara biltzeko. Inguruan bazabiltza edo bertan ibiliko den norbait ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa.

Atlanta, AEB. Atlantako Euskal Etxea pixkanaka ari da bere bidea egiten hiriko eta Georgia estatu aldeko euskaldunak biltzen.

Oraingoan, biltzeko aukera, Euskal Herrian gori-gorian dauden Baionako Bestek eman dute, eta jai hauek direla-eta Atlantako Cooks & Soldiers (Sukaldariak eta Soldaduak, Donostiako danborradako pertsonaiek aipu zuzena) euskal jatetxeak antolatu duen festarako deialdiak.

Euskal Etxekoek bat egin dute deiarekin eta jatetxekoek edari bat libre emango diete Euskal Etxearen izena aipatuz agertzen diren guztiei.

Festa antolatu dutenek, zuriz eta gorriz jazteko eskatu diete bertaratzen direnei. Ekitaldia datorren igandean, 14:00etatik 21:00etara luzatuko da.

-Deialdiaren Facebooka https://www.facebook.com/events/709969942538277
-EErekin kontaktatzeko: atlantaeuskaletxea@gmail.com edo 404-786-8815 telefonoan
-Webgunea: https://www.atlantaeuskaletxea.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia