euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic futbol taldea Pablo Zabaleta euskal-argentinar jokalaria fitxatzeko aukera aztertzen ari omen da

2008/02/26

Athleticek Pablo Zabaleta fitxatzeko aukera aztertzen ari da (argazkia Sport)
Athleticek Pablo Zabaleta fitxatzeko aukera aztertzen ari da (argazkia Sport)
Pablo Zabaleta, Espanyoleko eskuin hegala, Athletic futbol taldearen fitxatze-zerrendan egon daiteke. Euskal jatorria duen Arrecifeseko argentinarra Bartzelonako Espanyol taldean dabil momentu honetan Ernesto Valverde "Txingurri"-ren gidaritzapean. Euskal jatorria duten Latinoamerikako jokalariak fitxatzeko aukera aztertu ondoren, zurigorrien zuzendaritzak baztertuta zituen zenbait txosten atera ditu berriro ere.

PUBLIZITATEA

Zabaleta familiaren historiak Nafarroako Leitzan du jatorria. Jokalariaren birraitonak Euskal Herria utzi zuen iragan mendearen hasieran eta bi belaunaldi pasatu badira ere, familiak bere jatorria eta erroak gogoan atxiki izan ditu. Pablo, txikitan "El Vasquito" ezizenez deitzen zuten eta haurtzaroan Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean ibiltzen zen. Jokalariak berak aipatzen duenez, euskal jantziz joaten ziren bertara eta euskal dantzak dantzatzen zituzten. Geroago, 12 urte zituela, familiak Buenos Airesera aldatu behar izan zuen, eta euskal etxea sarritan bisitatu ahal izan ez bazuen ere, oroitzapen polita gordetzen du bere euskal haurtzaroaz.

Egunotan Pablo Zabaletaren euskal jatorria islatzen duen txosten informatiboa mahai gainean ipini da berriro ere. Bertan Pablok eta bere familiak Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean ikurriñekin ateratako argazkiak-eta plazaratu dira, bere euskal loturen lekuko. Athleticera etortzeak ez luke zurigorrien fitxatze-ildoaren tradizio historikoarekin apurtuko.

Zabaletak 2005ean egin zuen Europara salto. Uda horretan, Miguel Angel Lotina bizkaitarrak gidatzen zuen Espanyol talde bartzelonatarrak San Lorenzo de Almagro talde argentinarrari lau milioi euro ordaindu zizkion fitxaketarengatik. Geroztik, eta bere 23 urteekin, Zabaletak kontrajarritako esperientziak bizi izan ditu talde kataluniarrean. Bigarren mailara jaisteko zorian egotetik Kopa irabazi eta UEFAko finala jokatzera pasa arte.


Lotura interesgarriak

Athletic futbol taldearen web orrialdea
www.athletic-club.net

Athletic, Latinamerikako euskal jatorriko jokalariak aztertuz
2007ko abenduaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia