euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic-ek Boiseko partida irabazi eta irudi ahaztezinak utzi zizkien Idahoko euskaldunei

2015/07/20

Athletic-eko jokalariak Basque Center-en izan ziren, autografoak sinatzen (argazkia Boiseko Athletic Club Peña)
Athletic-eko jokalariak Basque Center-en izan ziren, autografoak sinatzen (argazkia Boiseko Athletic Club Peña)

PUBLIZITATEA

"Ametsa egi bihurtua", horrela definitu dute asteburuan zehar Boiseko euskaldun askok Athletic-en bisita historikoa. Zurigorriak historian bigarrengoz izan dira AEBetan eta Boiseko euskal komunitatean zoramena izan da euren egonaldia. Idahoko milaka euskaldun bildu ziren partidara, eta baita Oesteko beste zenbait lekuetakoak ere: Utah, Nevada, Oregon... Taldeak partida irabazi zuen eta, kalean, zaletuek irudi ahaztezinak utzi zituzten. Jarraian, asteburuko argazki kronika bat.

Boise, AEB. Idaho Statesman egunkariak hainbat bideo argitaratu ditu Athletic-en egonaldiari buruz. 

Athletic-i harrera aireportuan ("guretzako Beatles-an etorriko balira bezala da", dio zaletu batek):

Autógrafoak sinatzen Basque Soccer Friendly partidoaren antolatzaileen egoitzan:

Ahtletic eta Tijuanako Xolos taldearen partidaren aurreko giro ikusgarria, EITB-ren bideo honetan (eta Boiseko alkatea, euskaraz!): 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia