euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da 2016ko Euskal Astea hasteko Necochean: Macachingo 2015ko irudiak datozkigu gogora

2016/11/04

2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ostiraleko irudia (argazkia EuskalKultura.com)
2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ostiraleko irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren astelehenean hasiko da Necochean 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urtero bezala egun trinkoenak asteburuari dagozkionak izango badira ere, ostiraletik igandera bitartekoak. Ostiralean bertan Euskal Herriko Kalakan arituko da Paris Antzokian. Aurtengoa hastear, iazko Euskal Asteko irudirik adierazgarrienak ekarri nahi izan ditugu hona, batzuk argitaragabeak gainera. Macachinek Necocheari eskuratuko dio lekukoa. Mila esker EE bietako lagunei!

Buenos Aires, Argentina. Segidan 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko irudi batzuk, bideo zein argazki euskarrian, festaren alderdi ludikoenaz. Ez ahaztu, albistea edo bideoa gustatzen bazaizkizu, "atsegin dut" botoiari eragitea. Beti laguntzen digu.

2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren inaugurazioa Macachinen, Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean (bideoak, EuskalKultura.com):


Euskal Astea inauguratuta, momentu egokia da alaitasuna eta adiskidetasuna dantzan jartzeko:


Euskal Asteko abesbatzen topaketan nobedade bat aurkeztu zuen Euskaltzaleak abesbatzak: ‘Agur Jaunak’-en bertsio eguneratua: ‘Agur Jaunak eta Andreak’.


Edozein momentu da ona euskal-argentinar gazte eta ez hain gazteentzat fandangoka hasteko:


Eta erromerian, Arrecifesko Maral taldea, ‘Lau teilatu’ren bere bertsioarekin:


Danborrada ere ezin falta, Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko Rosana Entizne zuzendari:


Josu Erkoreka izan zen Jaurlaritzako ordezkaria bertan. Ohorezko aurreskua dantzatu zion EE antolatzaileko Iñaki Unamunori:


Herri kirolek ere beren lekua izan zuten Macachingo iazko Euskal Astean:


Dantzei buruz eta giro gazteaz asko esan dezakegu. Hobe, ordea, ikustea (aupa Necochea!):



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia