euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean estreinatuko dute Ziortza-Bolibarren 'Udako Unibertsitate Bolibartarra' 2012

2012/07/13

Uztailaren 16tik 20ra bitartean Bizkaiko Ziortza-Bolibarren garatuko den 'Udako Unibertsitate Bolibartarreko' egitaraua
Uztailaren 16tik 20ra bitartean Bizkaiko Ziortza-Bolibarren garatuko den 'Udako Unibertsitate Bolibartarreko' egitaraua
Datorren asteko astelehenetik ostiralera garatuko da Ziotza-Bolibarren 'Udako Unibertsitate Bolibartarra' 2012, astelehen goizeko estreinatze-ekitaldian bertako alkate Joxe S. Azpiazu, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat eta Jose Maria Unzueta Unsain arituko direla, azken hau ekimena antolatu duen Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteko presidente den heinean. Ekitaldiak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira, hizlariaren arabera, eta aztertuko diren gaien artean aipa daitezke ALBA, CELAC, irakaskuntza gaur, Akitania zaharra, software librea, Nafarroa eta baita ekonomia eta matematika gaiak ere. Itxaso Paia kazetariak jardungo du moderatzaile. Amaiera-ekitaldian Esteban Antxustegi EHUko irakaslea. Tomas Urzainqui historialaria eta Patxuko Abrisketa Bogotako Euskal Etxeko presidentea arituko dira, Azpiazu alkatearekin batera, iragarri dute antolatzaileek.

PUBLIZITATEA

Ziortza-Bolibar, Bizkaia. Udako Unibertsitate Bolibartarra uztailaren 16tik 20ra bitartean, datorren astelehenetik ostiralera gauzatuko da Ziortza-Bolibarren, Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatuta, bertako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta LN (Pro Libertate Nabarra) elkartea laguntzaile, jakinarazi dute ekimenetik bidalitako ohar batean.

Saioak euskaraz zein gaztelaniaz garatuko dira, hizlari bakoitzak aukeratutako hizkuntzaren arabera, Itxaso Paia kazetari, aktore eta bertsolaria moderztaile. Honako egitarauaren arabera jarraituko du egunez egun:

Astelehena, uztailaren 16a
“EL ALBA y el CELAC”

-Ordua: 15.30 etan. Kurtsoen hasiera: Joxe S.A zpiazu. Ziortza-Bolibarko alkateak Foru Aldundiko ordezkari bateeta J. M. Unzueta, Bolibartiar Ikaskuntza Elkarte-ko presidentea partaide
-Ordua:16.00etatik 17,50etara: Yolanda Rojas Urbina, Venezuelako kontsula Bilbon. Mintzagaia: “Qué es el ALBA”
-Ordua:18.00-19,50. Mauricio Rodriguez. Ministro kontseilaria Venezuelako Enbaxadan Madrilen. Mintzagaia: “Qué es el CELAC” (Biak gaztelaniaz)

Asteartea, uztailaren 17a
“Irakaskuntza gaur” / “Aintzinako Akitania - Novempopulania”

-Ordua:16.00-17,50: Mirari Bereziartua, irakaslea. Mintzagaia: “Irakaskuntza gaur.” --Ordua:18.00-19,50: Halip Lartiga, historialaria eta irakaslea. Mintzagaia: “Aintzinako Akitania / Novempopulania eta Erdi Aroko Baskonia, gaurko Euskaldunen seaska. Aztarna historiko eta lingüistikoak (Biak euskaraz)

Asteazkena, uztailaren 18a
“Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez” / ”La conquista (Nabarra marítima)”

-Ordua:16.00-17,50: Jakobe Palazio, Irakaslea EHUkoa.Mintzagaia: “Onlaineko dendak sortuz software librearen bidez” (Euskaraz)
-Ordua:18.00-19,50: Pello Guerra, idazle eta historialaria. Mintzagaia: “La conquista (Nabarra marítima) (Gaztelaniaz)

Osteguna, uztailaren 19a
“Matemáticas y naturaleza” / “Economía del futuro”

-Ordua:16.00-17,50: Xabier Kebedo, matematikaria. Mintzagaia: “Matemáticas y naturaleza”
-Ordua:18.00-19,50: Nekane Jurado, ekonomilaria. Mintzagaia “Economía del futuro” (Biak gaztelaniaz)

Ostirala, uztailaren 20a
“Madrilgo eta Nerac-eko kongresuak” / “Atarrabiako kongresua”

-Ordua:12.00-13.00: Amaiera ekitaldi protokolarioa: Joxe S. Azpiazu, Ziortza-Bolibarko alkatea. Patxuko Abrisketa, Simón Bolivar-i buruzko historialari ospetsua; Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat partaide
-Ordua:16.00-17,50: Esteban Antxustegi Igartua, politologoa, historialaria eta EHUko irakaslea. Mintzagaia “Madrilgo eta Nerac-eko kongresuak” (Euskaraz)
-Ordua:18.00-19,50:Tomás Urzainqui Mina, abokatua, jurista eta historialaria. Mintzagaia “Congreso de Atarrabia” (Gaztelaniaz)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia