euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehena da azkeneko eguna Gaztemundu 2017rako izena emateko: Ez zazu galdu aukera

2017/06/01

Gaztemunduko kideak bisita bat egiten Pasai Donibanera, Victor Hugo bizi izan zen etxera (arg. EuskalKultura.com)
Gaztemunduko kideak bisita bat egiten Pasai Donibanera, Victor Hugo bizi izan zen etxera (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Musikaria bazara eta euskal instrumentu tradizional bat jotzen baduzu, ez zazu aukera pasatzen utzi. Izan ere, sekulako aukera da --bizitzan errepikatzen ez den horietakoa-- jotzen duzun instrumentu horretan aurreratu, munduko gainerako euskal etxeetako musikariak ezagutzeko eta Euskal Herriko aditu hautatuak irakasle dituen goi-mailako ikastaro bat egiteko. Guztia Euskal Herrian, eta gastuak ordainduta. Baldintzak, ikasitakoa zeure euskal etxera eraman dezazun. Ez utzi, astelehena da azken eguna.

Vitoria-Gasteiz. Gogoratu paperak Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan aurkez daitezeela, baita postaz eta zuzenean ere. Zalantzarik baduzu, deitu edo idatzi zure herrialdeko Euskadiren Ordezkaritzara (ikus hemen) edo Gasteizera, +34  945 018139 / +34 945 017895 telefonoetara, edo jm-meaurio@euskadi.eus emailera.

Gogoratu aurtengo deialdia euskal etxeetan euskal instrumentu bat jotzen dutenei eskainia dela, tartean alboka, atabala edo gaita danborra, gaita nafarra, panderoa, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua. Zalantzarik baduzu zuk jotzen duzun instrumentua zerrendaren barnean sartzen den ala ez, aski duzu kontsulta egitea.

Gogoratu izena emateko azkeneko eguna, luzaezina, datorren astelehena dela, ekainaren 5a. Egonaldia irailaren 2tik 17ra bitartekoa izango da, Euskal Herrian, eta bidaia eta ostatu, elikadura eta ikastaro eta bisita gastuak ekimenaren kontura doaz.

Baldintzetako batzuk dira:

-18 eta 35 urte bitartekoa izatea
-Euskal Etxe ofizial bateko kide izatea, gutxienez hiru urtez
-Aurretik Gaztemundun parte hartu ez izana (2003tik hona)
-Instrumentu bat jotzea (bi minutuko bideo bat bidali behar da hori azaltzen)

-Deialdiaren xehetasunak hemen, eman beharreko pausoak eta abar, hemen
-Deialdia EHAA Buletin Ofizialean, bere oinarri eta baldintzekin, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia