euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan ospatuko dira Chinon, NABOren Biltzarra eta Southern California Basque Club-en 70. Piknika

2016/06/30

Southern California Basque Club elkarteak webgunean ematen du asteburuko jardueren berri
Southern California Basque Club elkarteak webgunean ematen du asteburuko jardueren berri

PUBLIZITATEA

Asteburu honetan NABOk, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak, bere urteroko Biltzar Nagusia egingo du Kaliforniako Chino hirian, Southern California Basque Club elkarteak antolatuta. Aldi berean euskal etxe kaliforniarrak bere 70. Euskal Piknika egin eta urteurrena ospatuko du. Asteburuan zehar euskal giro aparta izango da Chino aldean. Hona egitaraua.

Chino, AEB. Aste bete samarra da honakoa Estatu Batuetan euskal festa eta elkarretaratzeei dagokienez, Washington hiriburuan Smithonian Folklife Festival delakoa asteazkenean hasi bazen ere --helduden astelehena arte segitzeko lehenengo fase honetan--, Kaliforniako Chinon asteburu honetan egingo baita Southern California Basque Club euskal etxearen 70. urteurreneko besta eta 2016ko NABO Biltzar Nagusi edo komentzionea (agendak Elkoko ohiko 'Basque National Festival' ere markatzen du asteburu honetara).

Chinoko ospakizunari buruz, baina, webgune erabilgarria muntatu du Southern California Basque Club-k, bertako ekitaldiko xehetasunak, partaideak, programa, film eta omenaldia eta gainerakoak bilduta.

-Hori guztia hemen atxeman daiteke: http://socalbasqueclub.com/NABO



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia