euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etzi hasiko da Bakersfield-en, Kalifornian, V. Mugaz Gaindi Mintegia, 'Basques in the West' goiburupean

2008/10/20

V. Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiaren afixa
V. Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiaren afixa

PUBLIZITATEA

Uruguaiko Montevideon bertako euskal ondareari buruzko mintegia amaitu berria denean, Kaliforniako Bakersfield-en prest daude aurtengoan 'Basques in the West' izenpean Estatu Batuetako euskal ondareaz garatuko den V. Mugaz Gaindi Mintegia etzi asteazkenean hasteko. Hiru egunez luzatuko den elkarretaratzea Bakersfield-eko Euskal Etxeak, NABOk, EuskoSarek eta Kaliforniako Estatu Unibertsitateak Bakersfield-en duen kanpusak antolatua da. Aurreko lau mintegiak Euskal Herrian (Baiona-Uztaritzen, Gasteizen, Portugaleten) eta Montevideon eginak ditu Mugaz Gaindik.

Bakersfield, Kalifornia, AEB. Etzi hasiko da Kaliforniako Bakersfield-en, bertako California State University-ren (CSUB) baitan sortzen ari den Euskal Ikasketa Programaren eskutik, Basques in the West izenpean euskaldunen ekarria eta ondarea AEB Mendebaldean aztertuko duen Mintegia. Saioak CSUBeko Zientzietako III. Hitzaldi Aretoan egingo dira urriaren 22, 23 eta 24an Estatu Batuetako eta Euskal Herriko hainbat unibertsitate-irakasle hizlari, Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass antropologo eta euskal gaietan adituak sarrera hitzaldia emango duelarik.

Hona egitaraua:

Urriaren 22a, asteazkena
Non: California State University, Bakersfield, Science III Conference Room

-9:00-9:30: Gosaria Homewood Suites-en
-9:30-10:10: Irekiera ekitaldia, William A. Douglass (University of Nevada, Reno)
-10:15-10:55: Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Euskal Herriko Unibersitatea, Leioa), Burrukalekutik diplomaziara: Joaquin M. Satrustegui Bris (Donostia, 1817-1885), Bakegile Bergaran (1839) eta Espainiako kontsul San Frantziskorako (1851-1860).
-11:00-11:15: Atsedena
-11:15-11:55: Alberto Angulo (Euskal Herriko Unibertsitatea, Vitoria-Gasteiz), Euskal asoziazionismoa garai kolonialean.
-12:00-12:40: Argitxu Camus Etxekopar (University of Nevada, Reno) Euskal erakunde etnikoak Estatu Batu Mendebaldean.

-12:45-13:45: Bazkaria

-13:45-14:25: Joxe Mallea-Olaetxe (University of Nevada, Reno) eta Michael Baldrica (Barrutiko arkeologoa AEBetako Baso Zerbitzu Nazionalarentzat—Sierraville Ranger Barrutia) Lertxun-marrak eta euskal artzainak Mendebaldean.
-14:30-15:55: Galderak eta debatea

-19:00: Afaria Euskal Etxean, Kern County Basque Club antolatzaile. Musika Euskal Herritik etorritako Trikizio bandak joko du.

Urriaren 23a, osteguna
Non: California State University, Bakersfield, Science III Conference Room

-11:15-11:55: David Río (Euskal Herriko Unibertsitatea, Vitoria-Gasteiz), Norberaren nortasuna eta lekua negoziatzen: Euskaldunak azken urteotako Amerikar Mendebaldeko literaturan (1998-2008).
-12:00-12:40: Marijo Olaziregi (University of Nevada, Reno), (Amerikar) Utopia eta Exilioa Euskal Literatura Garaikidean.

-12:45-13:45: Bazkaria

-13:45-14:25: Oscar Alvarez (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Argitxu Camus Etxekopar (University of Nevada, Reno) Euskal Diaspora eta Erlijioa.
-14:30-15:10: Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) Euskal politika AEB Mendebaldean.
-15:10-15:55: Galderak eta debatea.

Urriaren 24a, ostirala
Non: California State University, Bakersfield, Science III Conference Room

-9:30-10:10: John Ysursa (San Diego State University), Invisible Cargo: the Cultural Values of Basque Immigrants.
-10:15-10:55: John Bieter (Boise State University), Euskal belaunaldiak: aukera eta hautuak AEB Mendebaldean.
-11:00-11:15: Atsedena
-11:15-12:25: Partzuergoa, John Bieter eta Alberto Santana (Boise State University, BSU), Steven Gamboa (California State University, Bakersfield), Xabier Irujo (University of Nevada, Reno), eta Viola Miglio (University of California, Santa Barbara)

-12:30-13:30: Bazkaria

-13:30-14:40: Galderak eta debatea

Non: Noriega Hotel-ean, Bakersfield

-17:30-18:30: Jeronima Echeverria (California State University, Fresno) , Euskal ostatua (egokia euskal ostatuez mintzatzea egiazko euskal ostatu batean)

-19:00: Afaria bertan, Euskal Herritik etorritako Trikizio taldeak jotako musika lagun

Informazio gehiago jatorri sunbildarreko Steven Gamboa doktorearekin kontaktatuz CSUBen, hemen: hemen

LOTURA INTERESGARRIAK

Honi buruzko informazioa ingelesez NABOren webgunean
http://www.nabasque.org/Astero/bakersfield_conference.htm

Bakersfield-eko Kern County Basque Club
www.kcbasqueclub.com

Informazioa EuskoSaren, ingelesez
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/mugaz_gaindi_bakersfield_schedule



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia