euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteartean hasiko da Santiagon 2015eko Txileko Euskal Astea, "Colectividad Vasca" elkarteak antolatuta

2015/07/23

2015eko Txileko Euskal Astearen afitxak
2015eko Txileko Euskal Astearen afitxak

PUBLIZITATEA

Datorren astean Santiago hiriburuan euskal kulturari eskainitako zenbait ekitaldia egingo dira, "Colectividad Vasca de Chile" elkarteak antolatu duen Euskal Astea dela eta. Zinea, euskarari buruzko hitzaldi bat, pilota txapelketa eta Txileko euskal koruen topaketa egingo dira, besteak beste. Igandean, festak amaitzeko, Iñaki Deunaren eguna ospatuko dute.

Santiago, Txile. Dena prest dago Santiagon datorren astean 2015eko Txileko Euskal Asteari ekiteko. "Colectividad Vasca de Chile" elkartea da euskal aste honen antolatzailea eta asteartetik igandera egingo dira jarduerak. Hasteko, asteartean euskarari buruzko hitzaldi bat emango du Kinku Zinkunegik, Euskara Munduan programaren koordinatzaileak. Hitzaldia Lope de Vega antzokian izango da. Horrez gain, egun horretan bertan euskarari buruzko erakusketa bat inauguratuko da "El euskera en el mundo" izenburupean.

Hurrengo bi egunetan euskal zinea izango da protagonista, Lope de Vega antzokian ikusgai izango diren bi komedia bikainekin: asteazkenean, "Kutxidazu bidea, Ixabel", baserri batera euskara ikastera doan euskaldunberri bati buruzkoa; eta ostegunean, "Ocho apellidos vascos", iragan urtean markak hautsi zituen film barregarria.

Ostiralean "Koruen 3. Topaketa" egingo da, eta elkartetik Rosana Arzak adierazi duenez, bederatzi taldek parte hartuko dute. Horien artean izango dira "Colectividad Vasca de Chile" elkarteko korua eta Santiagoko Euzko Etxeko Euskal Abesbatza.

Bestalde, ostegunetik larunbatera pilota txapelketa jokatuko da Estadio Español elkarteko frontoian.

Azkenik, igandean amaituko da Euskal Astea, Iñaki Deunaren eguneko ospakizunekin. Meza egingo da Estadio Español-eko kaperan, elkarteko koruaren parte hartzearekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia