euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Associazione Culturale Euskarak webgunea, Italiako euskaldunen topagune birtuala, berritu du

2010/11/15

Associazione Culturale Euskararen logotipo berria
Associazione Culturale Euskararen logotipo berria

PUBLIZITATEA

Eraberrituta dator Italian euskal kultura zabaltzea eta bertako euskaldunen bilgune izatea helburu duen Associazione Culturale Euskara talde erromatarraren webgunea. Diseinu berri honekin webgunea erabiltzeko errazagoa eta argiagoa egin nahi izan dute arduradunek. Bertan ACEk bere albisteak eta Erromako UPTER Unibertsitateko Euskara Sailarenak ere argitaratuko ditu, besteak beste. Gainera, orain albiste horiek guztiak RSS bidez jasotzeko aukera ere ipini dute.

Erroma, Italia. Associazione Culturale Euskara Erromako euskal elkartearen webguneak diseinu berria aurkeztu du. Wordpress-n egina den eraberritzeak diseinu arinagoa du eta nabegazioz errazagoa eta kolorez biziagoa eskaini nahi izan dute. ACEko kideek azaldu dutenez, aurreko webguneko eduki guztiak webgune berrira ekarri dituzte jada, eta bisitariek hemen ere aurkitu ahal izango dituzte lehengo literatur albisteak, hiztegiak, italierara itzulitako liburuen erreferentziak eta elkartearen jarduerei buruzko berriak. 

Material honekin batera bisitariek bertan aurkituko dituzte baita ere Erromako UPTER unibertsitatearekin lankidetzan eginiko argitalpenak eta doan deskargatu ahal izango dituzte: hitzaldiak, poesia saioak, bideoak, grabaziak, argazkiak...

RSS bidez harpidetza

Webguneak dakarren beste berritasuna RSS bidez harpidetu eta argitaratzen diren albisteak denbora errealean jasotzeko aukera da. Aldatzen ez dena elkartearen e-maila da: info@euskara.it, nahi duenak bertara idatz dezake informazioa eskatzeko, euskara ikastaroetan izena emateko, eta abar.

Webgunearen lehen orrian elkartearen hurrengo ekimenen berri emateko asmoa du ACEk. Azaldu dutenez, datozen egunetan abenduko jardueren programa jarriko dute sarean.

Informazio gehiago www.euskara.it webgunean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia