euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asmozeko Euskal Ikasgaien online graduondokoak Diasporako kideentzako azken %100ko bekak eskaintzen ditu

2008/10/09

Juan Madariaga historialaria, ikastaroaren zuzendaritza batzordeko kidea
Juan Madariaga historialaria, ikastaroaren zuzendaritza batzordeko kidea

PUBLIZITATEA

Euskal kulturaren hainbat alderditan --historia, artea, geografia, etnografia...-- sakondu nahi dutenek aukera paregabea dute Asmoz fundazioak eskaintzen duen Euskal Ikasgaietako online ikastaroarekin. Unibertsitate aditu mailako graduondokoa da eta burutzen dutenek UPV-EHUk eta UNEDek ematen duten titulazioa jasoko dute. Asmozek kurtsoaren %100ko bekak eskaintzen ditu Diasporako kideentzat. Izena emateko epea azaroaren 7an ixten da, baina Asmozetik bekak eskuratu nahi dituztenek dokumentazioa urriaren 22a baino lehen bidali behar dutela gogora arazten dute.

Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzaren parte den Asmoz fundazioak azken deia luzatzen die Eusko Ikasgaietako online ikastaroa egin nahi duten lagunei, izena emateko azken eguna azaroaren 7a izango dela gogora araziz. Ikastaro honetan parte hartzen dutenek euskal kultura sakonean aztertu ahal izango dute eta gai honetan aditu-trebakuntza jasoko dute. Programa honek euskal kultura eta errealitatearen ikuspegi historiko eta garaikidea eman nahi du. Ikastaroa internet bidez egiten denez, euren sustraietan sakondu nahi duten Diasporako kideentzat oso interesgarria izan daiteke.

Hori dela eta Asmozek ikastaroaren matrikula osoa (1.350 euro) ordaintzen duten bekak eskaintzen ditu Diasporako kideentzat. Eurentzako ikastaroan parte hartzeko betekizun bakarra atzerriko unibertsitate bateko titulazioa edukitzea (ikastaroa grduondokoa baita) eta aldez aurretik izen-ematea izango dira.

Aldez aurreko izen-ematea egiteko Diasporako kideek ikastaroaren webgunean 'Matrikulazioa' atalean agertzen den formularioa bete beharko dute eta dagokion dokumentazioarekin bidali jakinet@asmoz.org helbidera urriaren 22a baino lehen, dokumentazio honekin:

-1. Formularioa
-2. Titulazioa ofiziala: fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta orijinala edo tituloa eskatu denaren frogagiria.
-3. Eginiko ikasgarien frogagiria.
-4. NAN-a, pasaportea edo nortasun agiria.

Edozein zalantza argitzeko:

Graduondo Idazkaritza
Asmoz Fundazioa
Euskal Ikasgaietako gradondokoa
Villa Asunción, José Elósegui etorbidea, 275
20015 Donostia - San Sebastián

Informazioa eta izen-emateak:

Tel: 0034 943 21 23 69
E-maila: jakinet@asmoz.org
Webgunea: http://jakinet.asmoz.org

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia