euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asmoz Fundazioaren Euskal Ikasgaien online ikastaroa egin nahi? 20 beka daude Diasporako ikasleentzat

2009/06/08

Eusko Ikasgaietan graduondokoaren iragarkia
Eusko Ikasgaietan graduondokoaren iragarkia

PUBLIZITATEA

Aurten ere Asmoz Fundazioak Euskal Ikasgaien online graduondokoaren edizio berri bat jarri du abian, 2009-2010 ikasturterako iragarri dituen eskaintzen artean. Graduondokoaren hamargarren edizioa izango da eta aurrekoetan bezala Diasporako euskaldunentzat bereziki zuzenduriko 20 beka oso eskaintzen dituzte. Beka hauek eskuratzen dituztenak ez dituzte matrikulak balio dituen 1.372,50 euroak ordaindu beharko eta ikastaroa lasai-lasai egin ahal izango dute etxetik, ordenagailu bidez.

Donostia-San Sebastián.  Abian da jada Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta UNEDek (Urrutizko Hezkuntzarako Unibertsitateak) antolatzen duten "Eusko Ikasgaiak: Zientzia Gizatiarrak, Gizatartekoak eta Naturalak Unibertsitate Espezialistaren" graduondokoaren 10. edizioa. Ikastaroa urrian hasiko da eta izen-emateko epea, berriz, urriaren 19an bukatuko da. Hala ere, Asmozek Diasporako euskaldunentzako eskaintzen dituen %100ko beka berezien kasuan, prozesua aldez aurretik hasi nahi izan du.

Eusko Ikaskuntzak euskal Diasporako pertsonei (Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunei edo euskal jatorria dutenei) zuzendutako %100-eko 20 beka emango ditu, hau da, graduondoko matrikularen zenbateko osoa (1.372,50 euro) estaltzen duten 20 beka. Asmoz Fundazioko Itziar Goienetxeak EuskalKultura.com-i azaldu dionez 'bekak, beti bezala, izen-emate ordenaren arabera emango dira eta beka eskuratzeko interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena'.

Horretarako, graduondokoaren webgunean agertzen den izen-emate orria ahal bezain arinen osatu eta bidali beharko dute.

Beste ikastaroak

Era berean, Asmozek 2009-2010 ikasturterako beste hainbat ikasgai eskaintzen ditu. Batzuk presentzialak dira eta beste batzuk online, hau da, ordenagailuaren bitartez bakoitzak nahi duen lekutik, egin daitezkeenak. Honakoak dira ikastaroak:

Masterrak:

-Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterra (on line)

-Eraikuntzaren Ingenieria Termikoan Masterra

-Ingurumenaren Zuzenbidean Masterra (on line)

-Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbiden Masterra (on line)

 

Unibertsitateko espezialista titulua:

-Lurralde antolakuntza eta Kudeaketan Espezialista (on line)

-Garapen iraunkorra. Agenda 21-eko kudeatzaile

-Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak (euskaraz)

-Esperientzia Traumatikoetako biktimei asistentzia 

-Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea (on line)

-Giza Eskubideak (on line)

-Hizkuntza Plangintza (HIZNET) (euskaraz)

LOTURA INTERESGARRIAK

-Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa

-Euskal Herriko Unibertsitateko berezko tituluak

-UNED

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia