euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Askatasunaren Bidea’ elkarte argentinarrak Euskal Kultur Tailerreko ikasleekin ospatu zuen bere 9. urteurrena

2018/07/06

Askatasunaren Bidea elkartearen 9. urteurrena
Askatasunaren Bidea elkartearen 9. urteurrena

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Buenos Aires probintziako ‘Askatasunaren Bidea’ elkarteak 9 urte bete ditu ekainaren 21ean eta Mariana Fernandez Castelli irakaslea eskaintzen ari den Euskal Kultur Tailerreko kideekin ospatu zuen. Tailerrean euskal emakumearekin lotura duten gaiak jorratzen ari dira aurten tailer-kideak, esan nahi baita euskal emakumea arlo, egoera eta historiaren une ezberdinetan aztertuz. Saioa bukatuta, pintxo batzuk partekatu zituzten anfitrioi eta ikasleek Elkartearen 9. urteurrena ospatzeko.

Eta urtebetetzeetan ohitura izaten denez, honetara ere gonbidatuek opariak eraman zituzten. Euskara ikasle den Raimundo "Pucho" Mendiburuk eskuz egindako lauburu bat oparitu zion elkarteari. Marta Ceberiok, berriz, Euskal Herria en el horizonte eta Cazadores de tigres, Euskalduna argitaletxearen liburuak. Ospakizunari amaiera emateko, “bizi izandako bederatzi urte eta datozenen alde”  egin zuten topa bildutakoek.

Gogora dezagun Askatasunaren Bidea Elkarteak San Miguelgo "Domingo Faustino Sarmiento" Herri Liburutegian garatzen dituela bere ekintzak. Elkartearekin kontaktatzeko, bere blogaren bidez egin daiteke edo sare sozialen bidez, hala nola FacebookTwitter edo Instagram bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia