euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak 14. ‘Guregandik’ kaleratu berri du, hamaika artikulu berri barne

2019/03/04

14. Guregandik-en azala
14. Guregandik-en azala

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. Argitalpenak Buenos Aires Probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak eta bere partaide eta kolaboratzaileek 2018an zehar eginiko lanen isla biltzen du. Aldizkariak, gainera, bat egin nahi izan du Euskaltzaindiaren Mendeurrenarekin eta 2018an hasi eta aurten amaituko diren ekintzen egitarauari bere ekarri apal bat emendatu nahi izan dio 'Guregandik'en azala efemeride honi eskainirik, eta beraz bere 14. urtekariko azala Euskaltzaindiaren egoitza nagusiari, Bilboko Plaza Barrikoari eskaini dio.

‘Guregandik’ aldizkariaren 14. zenbakian Euskal Herritik jasotako bost testu eta Argentinan bertan sortutako beste sei daude. Euskal Herritik propio idatzitako testuak gazteleraz daude eta hauexek dira: “Coordinar los dos procesos soberanistas. El catalán y el de Euskal Herria” (Patxi Azparrenena); “Justo de la Cueva, dokumentu eta artxibo gunea: el archivo personal de un comunista vasco nacido en Madrid” (Mikel Bueno Urritzelkirena eta Elorri Arcocha Mendinuetarena); “La revista ‘Herria 2000 Eliza’. Testigo de la historia reciente de Euskal Herria” (Felix Placer Ugarterena); “La trampa del estatutismo”, (Jesus Valenciarena); eta “Vasconia y la frontera artificial del Pirineo” (Fernando Sanchez Aranazena).

Argentinako adituen testuei dagokienez, hona izenburu eta egileak: “Producir soberanía y derecho a decidir” (Julieta Gaztañagarena); “Centro Vasco de Arrecifes. Cultura y acción patriótica (1939 -1949)” (Cesar Arrondorena); “Iparraldeko Euskal Etxea (Centro Vasco Francés) 25 años de cultura (1992 – 2017)”, (Norma Beatriz Riosena); “Euskal Hirigune Elkargoa. Mancomunidad de Iparralde, primeros frutos” (Carlos Arturo Martínez-ena); “Apuntes sobre la heroína en Euskal Herria durante la transición” (Nicolás Chavesena); eta “Dos apuntes sobre los inicios de las instituciones vascas en argentina” (Eduardo Torryrena).

Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak urtero argitaratzen duen aldizkaria honen eskaerak egiteko nicolasjchaves@gmail.com helbidera behar da idatzi edo Mercado Libre Argentina-ra jo.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia