euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz egin du FIVUk Uruguain Udaleku, bere urteroko haur udalekua (argazki erreportajea)

2009/02/16

FIVUren 2009ko Udalekua, otsail honetan amaitu berria Artigas Kanpamentuan, Uruguaiko Colonia departamenduan (argazkiak FIVUk utziak)
FIVUren 2009ko Udalekua, otsail honetan amaitu berria Artigas Kanpamentuan, Uruguaiko Colonia departamenduan (argazkiak FIVUk utziak)

PUBLIZITATEA

Jai eta opor giroan eta eguraldi aparta lagun, berrogeita hamar bat haur eta gaztek hartu dute parte otsail honen hasieran urtero bezala FIVUk (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak) bere euskal etxeetako bazkideentzat antolatu duen Udaleku (sic) izeneko kanpamentu edo udalekuan. Ideia euskal etxeetako gaztetxoek elkar ezagutu eta laguntxo berriak egitea izanik, euskal giroko kanpaldia egiten duten bitartean, aurtengoan ere parte hartzaileek besteak beste honakoak egin ahal izan dituzte: dantza tailerra, kultura solasaldiak, igeri eta kirolaldiak, jolasak hondartzan, kantuak eta jardunaldiak su baten inguruan... Ongi pasa, lagunak egin eta kultura jakingarriak eskuratu, guztia natura erdian eta uda giroan.

Artigas Kanpamentua, Colonia, Uruguai. Eguraldi bikaina lagun izan zen Uruguaiko Euskal Erakundeek Federazioak, FIVUk, otsailaren bigarren aste honetako lau egunetan zehar egin zuen haur eta gazteentzako topaketan.

Otsailaren 5ean, ostegunean, hasi eta otsailaren 8a, igandera arte, luzatu zen topaketa. Bertan 50 bat neska-mutilek joko, dantza, kirol eta hondartzaz gozatu ahal izan zuten euskal etxeetako bazkide eta zuzendariekin batera. Aurtengoan Carmeloko Ibai Ondoko Etxea euskal elkartea izan zen udalekuaren antolatzailea. Egitasmoaren helburua gazteen arteko harremanak estutzea zen, aldi berean euskal kultura ezagutzeko edo kultura honen barruan aisialdiaz gozatzeko aukera emanez.

Udaleku 2009 de FIVU - 002

[Jokoak hondartzan]

Udaleku 2009 de FIVU - 003

[Giro bikaina]

Bi hitzaldi egin ziren aurtengo Udalekuan. Batean Aitor Alava dantza irakasleak 'Euskal Dantzaren historia' gaia izan zuen hizpide. Besteak 'Euskal Herriari buruzko orokortasun batzuk' zuen izenburua eta Enrique Poittevin, Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko zuzendari eta bolondresa, izan zen hizlari.

Dantza lantegiak gauean egin ziren, afalostean, eta goizaldeko ordu txikiak arte iraun zuten, dantzari sutsuenen ekinari esker. Gazteek udalekuko ibaian arraunean ibiltzeko aukera izan zuten eta ausartu zirenak ibaiaren gainetik 'tirolinatan' igaro ziren. 'Ia denek hasierako beldurra gainditu eta animatu egin ziren azkenean', azaltzen diote EuskalKultura.com-i FIVU arduradunek.

Udaleku 2009 de FIVU - 004

[Ikasi eta jolastu: Euskal Herriari buruzko mintzaldi orokorra  Enrique Poittevinek emana]

Udaleku 2009 de FIVU - 005

[Dantza lantegian polka, fandango eta arin-arin dantzatu zituzten]

Udaleku 2009 de FIVU - 006

[Musika zuzenean, uruguaiar trikitilari eta panderojoleekin: Marcos eta Edgardo]

Neska-mutilek futbol eta volley partidak jokatu zituzten eta 'Altxorraren bila' izeneko jokoa ere egin zuten, udalekuko zuzendariek antolatuta. Jokoak 'arrastoen bila jarri zituen denak eta jakinminak airean izan ziren altxorra aurkitu zuten arte'. Hala ere, aipatu beharra dago ikasle zein irakaslek gehien disfrutatu duten unea 'hondartzan egin ziren jokoak eta Río de la Plata-n hartu  zituzten bainuak izan zirela'.

Udaleku 2009 de FIVU - 007

[Abentura eta guzti]

Udaleku 2009 de FIVU - 008

[Adiskide berriak su ondoan]

Azken gauean sutzarra egin zen eta haren inguruan dantzan eta jolasean aritu ziren gazteak, horrelako topaketetarako aparta den Gazte Kristauen Elkarteko Campamento Artigas-en, Colonia Departamentuan. Parte hartzaileen gogoa eta ekimenaren arrakasta argi gelditu ziren azken egunean agur esateko unean izan ziren negar malkoekin.

FIVUren Udalekua posible egin dute beste behin ere FIVUk eta bertara atxikitako euskal etxeek, eta baita ere parte hartu zuten gazteek eta euren familiek. Ekimenean zuzenean parte hartu zuten begirale, irakasle eta arduradunak honakoak izan ziren: Montevideoko Haize Hegoako kideak, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea elkartekoak eta Uruguaiko Rosarioko Gure Etxea elkartekoak; Andrea Bella García, Mariel Fernández Antasánchez, Karina Fernández Artasánchez irakasleak eta Marcos Tiscornia laguntzaileak (larunbatetako ikastolako arduradunak), Viviane Adduino dantza irakaslea (Maite Bengoa kideak ezin izan zuen parte hartu bere ama, Alex Tejería, operatu egin behar izan zutelako, Montevideon osatzen ari da), Daniel Inthamoussu; Julian Ariztia, FIVUko idazkaria; Aitor Alava, dantza irakaslea, Adrián Cis Leiza eta Martha, Dinora Bonilla eta Gimena Corales [inor ahaztu baldin badugu, idatzi hona mesedez].

Argazki erreportai osoa, hemen (lehenengo irudian klik egin eta ondoren beheko zenbaki zerrendan).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia