euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz ari dira egiten Uruguaiko Floridan bertako I Euskal Astea, herriko Vasconia Florida antolatzaile

2018/08/14

Bere lehenengo Euskal Astea antolatu dute Uruguaiko Floridan bertako Vasconia Florida euskal elkartekoek (arg. LAA)
Bere lehenengo Euskal Astea antolatu dute Uruguaiko Floridan bertako Vasconia Florida euskal elkartekoek (arg. LAA)

PUBLIZITATEA

Florida, Uruguai. Joan den astean egin dira ospakizun nagusiak eta kontent dira antolatzaileak. Ostegun honetan, hilabete amaieraraino segituko duen euskal baserriei buruzko erakusketa bat zabalduko dute Kultura Etxean. Vasconia Floridako kide den Jose Andres Arocenak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "larunbateko Paleta Txapelketa eta igandeko Esnezaleen elkarteko elkarretaratze eta bazkaria, primeran atera ziren". "Dantzak izan genituen, janaria, euskaldunen eta migrateen istorioak, musika, lagunak, besarkada ugari eta aurpegi irriparretsuak", nabarmendu digu diputatu nazionala ere baden goizuetar jatorriko Arocenak.

Aurkezpenak zapore tipikoen eta dantza erakustaldia ere eskaini zuen, azken hau Montevideoko Eusko Indarra taldearen eskutik. Bideo batzuk eman ziren eta Vascomia Florida talde antolatzaileaen izenean Fernando Ochotecok gidatu zuen ekitaldia. Talde bereko kide den Servando Echeverriak ere euren elkartearen ibilbidearen berri eman zien bertaratutakoei, azalduz nola euskal egitura egonkorrago bat sortzeaz solasten hasi ziren Picassoren Guernicaren murala inauguratu zutenean herrian, eta hori guztia sendotzen joan zen Gernikako Arbolaren plaza eraberritzeko lanak inauguratu zirenean, eta hortik gaurdaino, taldea lege-nortasunaren zain baitago, horixe baita Eusko Jaurlaritzaren aurrean erregistratu ahal izateko pauso garantzitsuenetako bat.

Hitza hartu zutenen artean behar da azpimarratu DaniekVidart Bartzabal (Paysandú, Uruguai, 1920) profesorearen solasaldia. Aurtengo urrian 98 urte beteko dituen Vidart antropologo eta saiogilea pertsona ezagun eta errekonozitua da Uruguain, eta propio bidaiatu nahi izan zuen Floridaraino ekitaldi honetan parte hartzeko. Bere solasean. bere euskal erroak eta jatorriaren balioa eta indarra aipatu zuen, Uruguairi bibaka amaitzeko. Herriko intendente edo alkateak ere, Carlos Encisok, ekitaldia jarraitu zuen, El Heraldo egunkariak jasotzen duenez.

Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariek bat egin nahi izan zuten ekitaldiarekin eta Floridara bildu ziren, bertako euskaldunei laguntasuna adierazteko.








Floridako I Euskal Asteko irudiak (arg. LAA)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia