euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu egin du Madrilgo Euskal Etxeak ate-ireki eguna eta saria eman dio Athletic-en Peñak lehoi ingeles bati

2018/10/08

Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-eko Peña saria ematen Paul Giblin kazetari athleticzaleari joan den larunbateanEuskal Etxean
Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-eko Peña saria ematen Paul Giblin kazetari athleticzaleari joan den larunbateanEuskal Etxean

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Arrakastaz bururatu du Madrilgo Euskal Etxeak joan den larunbatean antolatu zuen ate-ireki eguna, etxea eta bere aktibitate eta instalazioak bertaratu ziren guztiei erakutsirik. Erakundeko Zuzendaritzak esker biziak eman nahi izan dizkie bisitari guztiei eta modu berezian eguna arrakastatsu atera zedin parte hartu zuten elkarteko bazkide eta lagunei. Antolatutako ekitaldien artean, Euskal Etxeko Athletic-en Peñak Paul Giblin kazetari ingelesari eman zion "Un león en el foro" (lehoi bat foroan) sariaren zeremonia, Peñak ematen duen zazpigarren saria eta bazkideen botoek erabakitzen dutena. Zorionak Euskal Etxeari egunaren arrakastagatik, eta baita Athetic-eko Peñari eta omenduari ere!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia