euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta ‘Gure Arropa’ erakusketak Montevideon eta Gernika gogoratu dute FIVUk eta Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeek

2016/05/10

Centro Euskaro, Haize Hegoa eta FIVU erakundeetako ordezkariak, Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuten
Centro Euskaro, Haize Hegoa eta FIVU erakundeetako ordezkariak, Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuten

PUBLIZITATEA

FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa babesle, eta uruguaiar hiriburuko Haize Hegoa eta Centro Euskaro Euskal Etxeek antolaturik, ‘Gure Arropa-Nuestra Ropa’ jantzien bilduma iritsi zen Montevideoa eta bertan egon da ikusgai estreineko aldiz. Erakustaldia bukatuta, Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoan hartuta elkarretaratzea egin zuten montevideotarrek hiriko Gernika Plazan.

Montevideo, Uruguai. Uruguaiko Carmelo eta San Jose hirietara ere hurreratu ondoren FIVUk babestutako bira berean, Montevideora ere iritsi zen Magdalena Mignabururen ‘Gure Arropa-Nuestra Ropa’ aspaldiko euskal jantzi ohien bilduma. Erakusketa apirilaren 26tik 29ra egon zen ikusgai Montevideoko Centro Euskaro-ren instalazioetan, Euskarok berak eta Haize Hegoa Euskal Etxeak elkarrekin antolatutako ekintza batean.

Erakusketarekin batera, Magdalena Mignaburuk hitzaldi bat eskaini zuen eta erakusketaratutako modelo bakoitzaren xehetasunak azaldu zizkion publikoari. “Hitzaldia emateaz gain, Patria vasca en Argentina nire liburua oparitu nien anfitrioiei. Primeran hartu ninduten eta esker beroak luzatu nahi dizkiet FIVUko eta baita bi euskal etxeetako kideei ere”, adierazi dio Mignaburuk EuskalKultura.com-i.

Gogora dezagun erakusketa Ministerioaren Interesekotzat jo duela Uruguaiko Kultur eta Hezkuntza Ministerioak.

Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrena

Bestalde, Gernikako Bonbardaketaren urteurren berria iritsita, munduko beste hainbat euskal elkarterekin bat egin zuten Montevideoko Centro Euskarok, Haize Hegoak eta FIVUk eta Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrenera gogoratuz, apirilaren 30an, hiriko Gernika Plazara bildu ziren oroitzapen eta omenaldi ekitaldi bat egiteko.

Zeremoniaren baitan, Euskaro Euskal Etxeko lehendakari Juan Pedro Arinek sarraskiari buruzko hitz batzuk luzatu zizkion publikoari eta Haize Hegoa-ko dantzariek Aurreskua dantzatu zuten. Lore sorta ere utzi zuten montevideotarrek haritzaren oinean.

Urteko lehenengo bazkaria, Centro Euskaro-n

Egindako azken ekintzen artean, Euskaro Euskal Etxeko kideek jakinarazi digute apirilaren hasieran urteko lehenengo bazkaria egin zutela. Paella partekatzeaz gain, Baldomero Ansok eta Alejandro Ansok musika jarri zioten elkarretaratzeari.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia