euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta ederra izan da New London-eko lehenengo Basque Fest euskal festa

2018/06/25

Musika eta animazioa parte garrantzitsua izan ziren joan den larunbatean New London-eko Euskal Festan
Musika eta animazioa parte garrantzitsua izan ziren joan den larunbatean New London-eko Euskal Festan

PUBLIZITATEA

New London, AEB. Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.

Izan ere, Estatu Batuetako britainiar historiari lotua da New London. New England izeneko eskualde zabaleko hiriburu da, itsaso ondoan, eta Balearen Hiria gisa da ezagutua, duen iragan baleazalearendako. Connecticut-eko beste hiri batzuetan, ondoko Rhode Island-en eta eskualdeko beste herri eta hiri batzuetan badira euskaldunak; ez sobera, baina bai aski 2002 inguruan euskal kluba sortu eta egundaino atxikitzeko, heiendako eta hemen sortu belaunaldi berriendako euskalduntasuna atxikitzea eta heieri pasatzea baitute helburu.

Pilotak eta jai-alaiak ekarri zituen hona klubeko sortzaileak, eta kantxak hetsirik hemen geratu eta egin dute bizia. Eta orain heien kultura, festa, janaria eta usaiak partekatu nahi dituzte heien auzo amerikanoekin. Horixe egin zuten larunbatean. Eguna hasteko, kabalkada Herriko Etxetik plazara. Gero inaugurazioa, auzapeza, Euskal Etxeko lehendakaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako zuzendaria hizlari. Eta ondoren, euskal musika, janari-edariak, dantzariak, herri kirol erakustaldiak... Jendea loriatu zen, eta auzapezak helduden urtean errepikatzea galdegin du. Eta euskaldunek baietz. Zorionak New England-eko Euskal Etxeari eta elgarretaratzean parte hartu euskaldun eta euskaldunen lagun (egin diren) guzieri!

(kronika osoa, argazki galeriekin astearte arratsaldean argitaratuko dugu)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia