euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Armiarma.com-en e-liburuak euskaraz doan eskuragarri: Shakespeare eta Etxepare, Lizardi zein Pushkin

2011/02/25

Armiarma.com webgunearen liburu elektronikoa atala
Armiarma.com webgunearen liburu elektronikoa atala
Euskal literaturari buruzko webgune aitzindarietako bat da, zalantzarik gabe, Armiarma.com, eta bere ibilbidean gainera, literatura sarean doan jartzeko ahalegin berezia egin du. Orain, liburu eta irakurgailu elektronikoen iraultza honen karira, webguneak ekarpen berri bat egin die literaturzaleei: sarean jarri ditu literatura unibertsaleko eta euskal literaturako hainbat klasiko, euskaraz, e-pub eta PDF formatoan. Lizardi, Etxepare, Kirikiño, Baudelaire, Shakespeare, Pushkin... zure e-reader-ean izan ditzakezu klik bakar batekin (edo PDFan ordenagailuan).

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Euskal literaturako zein literatura unibertsaleko klasikoak euskaraz eta dohainik irakurtzeko aukera ematen dizu Armiarma atariak. Euskal literaturari eskainitako webgune osatuenetakoa da Armiarma eta proiektuaren sustatzaileek azaltzen dutenez euren ekimenak "sarea baliatzen du literatur lanak osorik jartzeko, lanoi ahalik eta hedapen handiena eman eta jendeak haietara irispide zuzena izan dezan".

Orain, aurretik eskaintzen zituen atal eta balibideei (gomendatzen dugu, egin osteratxoa www.armiarma.com-etik!), proposamen berri bat gehitu dio: "liburu elektroniko edo e-liburu edo e-book edo liburu-e edo dena delako formato horretan" (sic) deskargatu daitezkeen 250 euskal eta literatura unibertsaleko klasikoak.

Liburuak e-pub zein PDF formatuan daude eskuragarri eta aukera zabala dago. Alde batetik, literatura unibertsalaren atalean Shakespeare, Cervantes, Rudyard Kipling, Flaubert, Baudelaire, Pushkin, Pessoa, Unamuno, Mark Twain eta John Dos Passos daude, besteak beste. Euskal literaturaren atalean 16. mendetik hasi eta 20. menderaino doazen lanak biltzen dira: Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae'-tik hasi eta Jon Miranderen 'Haur besoetakoa'-raino, bidean aurkituz Mogelen 'Peru Abarka', Arturo Kanpionen 'Euskal lanak' eta Pedro Mari Otaño euskal-argentinarreren 'Lora' antzezlana, esaterako.

14 poema liburu, 28 saiakera, 39 antzerki-lan, 56 nobela eta ipuin bilduma… dohainik.

-Sar zaitez, eta hasi irakurtzen hemen: Armiarma: liburu elektronikoa



Komentarioak

  • EUSKAL LITERATURA

    KAIXO, LEHEN HEZKUNTZAKO UMEENTZAT EGOKIAK LIRATEKEEN LIBURU ZERRENDA BAT BEHAR DUGU; LAGUNTZERIK???

    IZASKUN-MAITE, 2012/02/29 16:05

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia