euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arlette Oçafrain: "Munduan ibiltzen naizenean beti begiratzen dut hiri horretan euskal etxea badenez eta bisitatzen dut"

2015/07/17

PUBLIZITATEA

Parisen bizi da duela 16 urte Arlette Oçafrain. Jaio, San Frantziskon jaio zen, hazi, berriz, Baxenabarreko Donazaharren eta Japonian ere bizi izan da. Bost hizkuntzatan hitz egitea pòsible du eta gogoz deginitzen du bere burua Diasporako euskalduntzat.

Joseba Etxarri. Pariseko bere txartel profesionalak Technology intelligence analyst dio. Bordelen Fisikokimika eta Materialen Zientziak ikasi eta horretan doktoratu zen bertako unibertsitatean. Ondoren bi urtez bizi izan zen Japonian ikertzaile, Tsukubako Zientzien Hiria izeneko leku zientifiko ospetsuan lanean. Bere denbora librean kantuz maite du eta une goxoak pasatzen ditu euskal kantu tradizionalaren inguruan, molde herrikoi zaharrean kantari, Familiatik datorkio, aita bankarra eta ama (Garaziko) jatsuarra baitauzka, immigrante Frantzian eta Estatu Batuetan ibiliak, 1978tik Donazaharren plantatuak. Bizi izan den leku guztietan Arlette saiatu izan da kantatzen eta hala segitzen du gaur egun ere, Pariseko Euskal Etxeko gazteei berak kantuarekiko eta kantuarekin sentitzen duen hunkipen eta sentimentu berezia transmititzen belaunaldi berriei.

Kalifornian, euskaldunen lau hizkuntzak esaten dute euskaldun askok --Iparraldeko immigrante askok-- dakizkiten euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa aipatzerakoan. Zuk, hizkuntza horiei japoniera emandatzen diezu.

-Bi urtez bizi izan bainintzen Japonian, Tokio iparraldean, eta oinarrizko japoniera ikasi nuen. Ez dut menperatzen eta ez nintzen idazten ikasten zentratu, baina solasaldi arrunt batean moldatzeko adina ikasi nuen.

2010ean batzuk harritu ziren Youtuben bideo batean agertu zinenean Hegoak, Mikel Laboa eta Joxanton Artzeren kantu ezaguna kantatzen, japonieraz.

-Kantatzea gustuko dut eta norbaitek kantu hori japonieraz kantatzea galdegin eta grabatu egin  zuen. Japonieraz kantatzea aise da euskaldun  b atentzat. 1996 edo 1997 izango zen Japonian Sho Hagio ezagutu nuenean, euskaraz ongi ikasi duen japoniarra bera. Zenbait liburu idatzi ditu geroztik japonieraz euskara eta euskaldunei buruz. Zorionez, gaur esan dezakegu japoniar taldetxo bat dagoela euskararekin interesatua eta euskara ikasi duena, Sho bezala. Berak pasatu zizkidan Hegoak-en hitzak, bere euskara irakasleak edo beste norbaitek berari emanak. Geroztik kointziditu izan dugu Euskal Etxeen Mundu-Batzarren batean, bera geroztik sortu den Tokioko Euskal Etxearen ordezkari etorria eta ni Parisekoaren.

Pasaporte estatubatuar eta frantsesa dauzkazu.

-San Frantziskon sortua naiz eta 11 urte nituela familia Euskal Herrira itzuli ginen, Donazaharrera. Hor hazi eta bizi izan nintzen Unibertsitatera joan  arte eta geroztik bete bizi izan naiz kanpoan. Lehenik Bordelen, gero Japonian eta azkenik, 1999tik, Parisen.

Bordelen Eskual Etxeko kide eta Parisen ere hala izan zara, eta segitzen  duzu.

-Unibertsitatean ikasle nintzela Bordeleko Eskual Etxera hurbildu nintzen eta parte aktiboa hartu nuen; Parisera etorririk, heldu eta lehenengo bi asteetan Eskual Etxeak gazte euskaldunendako duen egoitzan egin nuen lo. Gero pare bat urtez ez sobera baina ondoren hor ere sartu nintzen eta lekus aldatu ginetetik, 2003tik hona gehienik, Zuzendaritza Batzordeko partaide n aiz eta idazkari eta diruzain ere izan naiz. Gauza interesgarriak antolatu ditugu, Europako euskal etxeen bilerak...

Parisen, gazteei kantuzaletasuna biziarazten saiatzen zara.

-Une honetan zortzi gazteko talde bati ari naiz irakasten, Nerabeak dira, 12 eta 18 urte dituzte eta poliki ari dira kantuz. Nazioarteko kantu batzuri euskarazko hitzal ezarri eta, konparazio, Pariseko urteroko Herri Urratsen eman ditugu. Zinez gozatzen dut kantuarekin, koru-kantuekin ere, baina bereziki molde xaharreko euskal kantuekin, ahos bakarrean edo bi ahotsetan, eta segida eman nahi diote doaike.

Bizi izan zaren lekuetako herritarra sentitzen zara?

-Uste dut gehienbat euskalduna sentitzen naizela, Euskal Herrikoa, Donazaharreri lotua, aita-ama ere hor bizi zaizkit... Baina horren barnean, ororen buru esango nuke Diasporako euskalduna sentitzen naizela. Arras gustura sentitzen naiz euskal giroan, Diasporako euskaldunen artean, eta hortik enseatzen naiz parte izaten. Lana dela-eta bidaiak egiten ditut urtean zenbait aldiz munduan barrena, Europa, Asia eta Ameriketan, eta joaten naizen leku horietan beti kasu ematen dut euskal etxea badenez eta hala bada bisitatzen saiatzen naiz. Euskal lotura hori egin ohi dut bidaiatzen naizenean, eta ez zait batere gauza bera pasatzen frantses edo estatubatuar gauzekiko.

Urtarrilean Parisen, Makila estreinatu zenuten, euskal musika, kantu eta dantza ikuskizuna, euskalduna  baina "Made in Paris".

-Lan, ahalegin eta ilusio handiko proiektua izan zen, 20 dantzari, 20 kantari eta bost musikari taula gainean. Armande-Béjard Antzokian estreinatu genuen, arrakastaz, eta orain, azaroan, Dijon hirian  behar dugu eman, ondoren, Eguberri aurretik Euskal Herrian emateko, Luhuson.

Noiz izan zinen azkenekoz Euskal Herrian eta noiz itzuliko zira?

-Apirilean izana naiz eta heldu dena, orain izanen naiz, heldu den astean (irri egiten du).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia