euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arku Tiroketa sartu du La Platako Euzko Etxeak bere bazkideei eskaintzen dien kirol ekimen aukeraren baitan

2019/02/22

Euzko Etxearen izenean, Javier Clua lehendakariak sinatu zuen hitzarmena ‘Flechas del Plata’ elkartearekin
Euzko Etxearen izenean, Javier Clua lehendakariak sinatu zuen hitzarmena ‘Flechas del Plata’ elkartearekin

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Asmo horrekin hitzarmena sinatu dute La Platako Euzko Etxeak eta ‘Flechas del Plata’ izeneko elkarteak, euskal elkarteak Los Porteños herrian daukan lur eremua erabiltzen utziko dielarik kirol elkarteko kideei, bertan entrenamenduak, txapelketak eta bestelako ekintzak egin ahal izan ditzaten. Aldi berean, kirol elkarteak Arku Tiraketa sustatuko du euskal etxeko kideen artean eta ikasteko eta praktikatzeko bidea emango die 11 urtetik gorako gazteei zein helduei, adin mugarik gabe.

Euskal Etxetik adierazi zaio EuskalKultura.com-i garrantzi handikotzat jotzen dutela kirol berri hau euren kirol eskaintzan sartzea, finean “gizateriaren jarduera zaharrenetako bat delako, hasieran biziraupena bermatzeko eta geroago joko olinpiko gisa”.

‘Flechas del Plata’ elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Arku Tiroketa irakatsi, garatu eta zabaltzeko helburuz sortua. Informazio gehiago, secretaria@cvascolaplata.org.ar helbidera idatziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia