euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik Euskal Herrirako bidaiak 2017an: talde berri bat ari da osatzen Mariana Domine abuzturako

2016/12/27

2016ko bidaia egin zuten lagunak
2016ko bidaia egin zuten lagunak

PUBLIZITATEA

Itxaropen-emailea da urte berria plan on batekin hastea; eta Mariana Dominek proposatzen duen Euskal Herrira joateko bidaia plan ederra izan daiteke 2017ko Argentinako negurako, Europako udarako. Taldea abuztuaren 24an abiatuko da Ezeizatik eta hamazazpi egunetan zehar Euskal Herriko leku esanguratsu eta kutunenak pasatuko ditu, Mariana Domine Irigoyen bera gidari eta taldekide.

Arrecifes, Argentina. Mariana Dominek prestatzen dituen bidaiek ezaugarri berezia dute: "alderdi emozionala zein jakinmin turistikoa asetzen dute". Hari horri tiraka, "leku turistikoak eta turistikoak ez direnak ikutzen dituzte eta euskal kultura era sakonean ezagutzeko aukera ematen duten txokoetara eramaten dituzte bidaiariak", "beti ere goi mailako hotel eta jatetxeetako erosotasunaz gozatzea ezaugarri". iragartzen du euren propagandak.

"Konbinazio orekatu hau esperientziaren emaitza da", diosku Dominek. “Bizpahiru urte da bidaia hauekin hasi ginela, alegia turismoa egitea eta euskal etxeetan dauden jendeen interes bereziagoak biltzen dituzten proposamenak eskaintzen. Gurekin bidaiatzen duten gehienak diaspora euskal-argentinarrekoak dira eta gu, euskal etxe bateko kide garenez, ondo dakigu zeintzuk diren bidaiari mota honen asmo eta itxaropenak. Eta neroni taldearekin noa bidaian xehetasun guxtiak betetzen direla ziurgatzeko”, azaltzen du.

Hirugarren talde-bidaia izango du hau Mariana Dominek, baina horrek ez du esan nahi beti gauza bera eskaintzen duenik. Nobedadeentzako lekua ere egiten du. “2017ko bidaian, esaterako, Asteasu ezagutzeko asmoa dugu, Bernardo Atxaga idazlearen sorterria. Euskal elkarte batean ere afalduko dugu Zizurkilgo lagun batzuekin eta Bilboko Aste Nagusian hartuko dugu parte. Hauek dira gure bidaiariek baloratzen dituzten detaileak, turismo agentzia arrun batek eskaintzen ez dituenak”, adierazten du Dominek.

Ibilbidea 

Taldea abuztuaren 24an aterako da Ezeizatik "eta hamazazpi egunetan zehar Euskal Herriko hiriburuak, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeko hainbat herri eta leku bisitatuko ditu, tartean, Getxo, Portugaleteko zubia, Gaztelugatxe, Getaria, Zarautz, Hondarribia, Gernika, Tolosa, Oñati, Zumarraga… eta baita Arriaga Antzokia, Santimamiñe eta Zugarramurdiko kobazuloak eta Arantzazuko Santutegia ere", baitzuk aipatzearren.

Txango guztietan tokiko gida batek lagunduko du taldea, goi mailako autobusetan bidaiatuko da eta hotelak 4 izarrekoak izango dira. Proposamenak hamabi bazkari eta bi afari ere baitaratzen ditu.

Lekuak eta kontaktua

Gonbitea euskal etxe guztietara dago zuzendura; beraz taldea leku askotako partaideak izan ditzake. Interesa duten euskal etxeak antolatzaileekin kontaktuan jar daitezke euren euskal etxean informazio-bilera egitea eskatzeko. Bidaia hogei pertsonarentzat dago pentsatua eta lehentasuna konfirmatzen duten lehenengoentzat izango da. Prezioari dagokionez, mezu pribatu bidez jakinaraziko da; pesotan ordaindu ahal izango da bidaia eta kreditu txartelekin. Informazio gehiago jasotzeko, hauexek dira kontaktatzeko bideak: mdomine2002@hotmail.com helbide elektronikoa edo 02478-15 498361 / 02478-454687 telefono zenbakiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia