euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinara doa aste honetan Uxue Barkos nafar gobernuburua, geldialdiak Buenos Airesen eta Rosarion

2018/12/03

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Argentina bisitatuko du, herritar eta erakunde nafar-argentinarrekin bilduz
Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Argentina bisitatuko du, herritar eta erakunde nafar-argentinarrekin bilduz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Abenduaren 4tik 10era bisitatuko du ofizialki Uxue Barkosek Argentina. Bi helburu nagusi ditu Argentinara egiten duen lehenengo bisita honek: bertako agente ekonomiko eta enpresalekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrean "Nafarroa aitzindaria baita esparru honetan eta ekintza komertzial ugari garatu baititu Argentinan, bertan lan egiten ari diren nafar enpresak lagun” eta bertako nafar diasporarekin elkarretaratu eta in situ agurtzea. Bilkurak nafar argentinarrekin abenduaren 5ean izango dira Buenos Airesen; eta Rosarion, abenduaren 7tik 9ra, Nafar Etxeek data horietan Rosarion egingo duten X. Topaketan parte hartuko baitu Barkosek.

Barkos presidentearekin batera honako agintariak datoz ordezkaritzako partaide: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria; Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari orokorra; Ainhoa Gastearena Arraiza Nafarroako Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria; eta Javier Félix Carmona Salinas Erakundeen Hedakuntzako Zerbitzuko zuzendaria.

Hauxe lerrook idazterakoan eguneratu diguten Uxue Barkosen egitaraua:

Buenos Airesen

-Abenduaren 5ean, asteazkena, 18etan: Harrera Uxue Barkosi eta Nafarroako Gobernuko ordezkariei Buenos Aireseko Nafar Etxeko Areto Nagusian.

-Abenduaren 6an, osteguna, 15etan: ‘Nafarroa eskualde aitzindari energia berriztagarriak bultzatzen Espainian eta Europan’ aurkezpena Buenos Airesko Burtsako Areto Nagusian, Sarmiento kaleko 229an. Gonbitepean.

Rosarion

-Abenduaren 7an, ostirala, Harrera Nafarroako Gobernuko ordezkariei Rosarioko Aireportuan. Goizean, bilerak Santa Fe probintziako gobernadorearekin, Rosario hiriko alkatearekin eta Rosarioko Espainiako kontsularekin
-13etan, Bazkaria Rosarioko Nafar Etxean
-16etan, Uxue Barkosen bilera Argentinako Nafar Etxeen Federazioko ordezkariekin
-20etan, ‘Nafarroako Bitxi Bibliografikoak’ erakusketaren inaugurazioa Nafar Etxean. Iruñeko Mintzoa Argitaletxeko Aritz Otazu zuzendariaren hitzaldia
-21:30etan, Afaria Nafarroako Etxean

Abenduaren 8an, larunbata:
-9etan, musikari eta dantzarien kalejira Katedral Metropoliarrean
-10etan, Meza
-11etan, Euskal Dantza emanaldia 25 de Mayo Enparantzan
-13etan, Bazkaria Nafar Etxean
-19hs, Euskal Dantza ikuskizuna ‘Parque de España’ Kultur Gunean
-21:30hs, Afaria Nafar Etxean

Abenduaren 9an, igandea:
-9:30hs, Lore eskaintza Pablo Sarasateren omenezko oroitarrian
-10hs, Txangoa Parana ibaian ‘Ciudad de Rosario’ barkuan
-13hs, Argentinar errekia Funes herriko ‘Aupa Navarra’ gunean
-Arratsaldean, azken agurra ordezkaritzei



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia