euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan Euskaraz-en 25. urteurrena izango da 2015ean eta FEVAk urte osoko ospakizuna antolatuko du

2014/10/22

Argentinan euskara eskolak zabaltzeko kartela
Argentinan euskara eskolak zabaltzeko kartela

PUBLIZITATEA

Argentinarako eta Argentinan euskara irakasleak trebatzeko helburua duen proiektuak mende laurdena beteko du datorren urtean eta FEVAk deituta, euskal etxeak eta oro har euskara irakasten duten herrialdeko erakunde guztiak daude gonbidatuta ospakizuna antolatzera. Aktibitate eskaintza anitza izango da eta jadanik abiatuak diren ekimenen artean, urteurrenaren Logo Lehiaketa, Argentinan euskararen ibilbideari buruzko liburua eta Euskadiko Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak prestatuko duten erakusketa ibiltaria aipa daitezke.

Buenos Aires, Argentina. Ekimena posible egin duten eta egiten dutenei omenaldi bat izango da datorren urteko Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren ospakizuna. Gogora dezagun HABEk eta FEVAk kudeatutako proiektua 1990an jaio zela Atlantikoaren alde honetan euskara irakasleak trebatzeko asmoarekin.

Ospatzeko helburuarekin, euskara irakasten duten bertako euskal etxe eta unibertsitateei luzatu die gonbitea Federaziok 2015rako ekintzen egutegia denen artean osatzeko, nazio eta hiri mailako aktibitateak barne. Horretarako ideiak eta iradokizunak bidaltzeko eskatu da, jai nagusirako eta baita euskal etxe bakoitzak egiteko ere.

FEVAk jakinarazi du honako aktibitateak abian daudela honezkero: Urteurrenaren Logo Lehiaketa, 2015eko egutegia egiteko Argazki Lehiaketa, ’25. Urteurrena’ Testu Lehiaketa, Magdalena Mignaburuk idatziko duen ‘Argentinan Euskaraz’-i buruzko liburua, Euskadiko Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak prestatuko duten Erakusketa Ibiltaria eta Euskal Herritik propio etorriko diren bisitarien aurkezpenak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia