euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan den Pedro Palacin hizlari bihar La Platan ‘Aita Madina, munduko euskalduna eta musikari izugarria’ hizpide

2018/12/05

Aita Madinari buruzko hitzaldia La Platan
Aita Madinari buruzko hitzaldia La Platan

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak, "Emilio Azzarini" Musika Tresnen Museoak eta La Platako Euzko Etxeak antolaturik, Aita Madinari buruzko hitzaldiak helburu zehatza dauka: 1932 eta 1955 urteen artean Argentinan apaiz ibili zen Francisco de Madinaren bizitza eta lana era sakonagoan ezagutaraztea.

Pedro Palacín Iriondo Eibarko ‘Andres Egiguren’ Orkestrako zuzendaria da, eta aditua da Aita Madinan. Izan ere, lan handia egin du gitarra eta orkestrarako "Kontzertu Sakroa” eta “Arpa eta orkestrarako Kontzertua” berreskuratzen eta orkestrazioa egiten, Francisco de Madina obra berreskuratzeko proiektu baten barruan.

‘Francisco de Madina, munduko euskalduna eta musikari izugarria’ hitzaldia abenduaren 6an izango da, arratsaldeko 6etan, Azzarini Museoan, 45. kaleko 582. zenbakian, La Platan. Sarrera libre eta doan. "Kontzertu Sakroa”, bestalde, abenduaren 8an estreinatuko da Buenos Airesen. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia