euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako webgune batek XIX. mendean herrialdera sartu ziren inmigranteen datuak eskaintzen ditu online

2016/07/15

Entradadepasajeros.com.ar webguneak Facebooken duen orriko irudia
Entradadepasajeros.com.ar webguneak Facebooken duen orriko irudia

PUBLIZITATEA

Antzinako, Euskal Herriko genealogiazaleen elkartearen bidez jakin dugu, sarean dela Argentinako immigranteei buruzko datubase berri bat: Entradadepasajeros.com.ar du izena eta bertan XIX. mendean Argentinara heldu ziren 340.825 bidaiarien datuak jaso dituzte. Bolondres talde batek sareratu ditu datuok, eta doan kontsulta daitezke. 

Donostia-San Sebastián. XIX, mendean Argentinara heldu ziren 340.000 bat immigranteen datuak eskaintzen ditu www.entradadepasajeros.com.ar webguneak, doan. Bidaiari horien artean, noski, euskaldun asko izan ziren eta webgunea euren sustraien bila dabiltzanentzako baliabide baliotsua gerta daiteke, bai euskal arbasoen bila ari diren argentinarrentzat, eta baita herrialde honetara joan zen senitartekoren baten arrastoaren bila ari diren euskaldunentzat. 

Webgunearen datubasea Argentinako genealogia zale talde baten bolondres lanare emaitza da, hainbat urteko lanaren emaitza. Webgunea duela urte batzuk jarri zen abian, baina Antzinakori esker berriz ere gure irakurleei horren berri eman nahi diogu. 

Bilaketak egitea oso erraza da: abizena jarri bilatzailean eta bilaketaren emaitzetan izan horrekin izan ziren bidaiarien datuak agertuko dira; noiz heldu ziren, nongoak ziren, ze itsasontzitan egin zuten bidaia... Kasu batzuetan, gainera, Argentinako sarrera erregistro-liburuetako orriaren argazkia ere ematen du webguneak.

Webgunea ikusteko, jo hona: www.entradadepasajeros.com.ar.

Webgunearen Facebook orria, hemen.

Amaitzeko, webgunearen aurkezpen bideo bat:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia