euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak Claudio Esnal hautatu du berriro elkarteko lehendakari legez

2010/04/14

Biltzarreko presidentzia, gerora berriz hautatua gertatu zena
Biltzarreko presidentzia, gerora berriz hautatua gertatu zena

PUBLIZITATEA

Claudio Esnal eta bere buruzagi taldeko gehienak baieztatuak izan dira euren lekuetan Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak besteak beste elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko eta iazko ekitaldiaren emaitzak aztertzeko egindako Ohiko Biltzar Nagusian. Aldaketa txiki batzuekin, aurreko Zuzendaritzak segitzen du elkartea kudeatzen, aurkeztu eta onetsitako hautagaien artean baitaude lehen eta orain buruzagi segitzen duten Enrique Otaño lehendakariordea; Nélida Apesteguía, idazkaria; Delia de Ustaran, agiri idazkaria; eta José Luis Filippini diruzainak. Elkarteak, bestalde, jakitera eman du abian direla dagoeneko, urte batzuen buruan Gaztedi Zutik-eko kide bilakatuko diren txikienen dantza eskolak, María Eugenia Iribarren, Imanol Salazar eta Micaela Bereciartua zuzendari.

Rosario, Argentina. 2010eko marxoaren 13an egin zen Santa Fe probintzia argentinarreko Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Nahusia, elkartearen egoitzan, eta besteak beste honako Zuzendaritza Batzordea onetsi zuten bildutakoek:

-Lehendakaria: Claudio Esnal
-Lehendakariordea: Enrique Otaño
-Idazkaria: Nélida Apesteguía
-Agiri idazkaria: Delia de Ustaran
-Diruzaina: José Luis Filippini
-Diruzainordea: Raúl Bereciartua
-Batzordekideak: Luis María Barrandeguy, Maite Lerchundi, Fernando Lizarbe, Dolores Martínez, Guillermo Sias, Rodrigo Mendia, Felipe Eiheragibel eta Fernando Esteban Lipuzkoa

TXIKIENENTZAKO DANTZA ESKOLAK

'Zazpi'tik adierazi zaigunez, martxoaren 12an hasiak dira txikienen aurtengo dantza eskolak, urte gutxiren buruan Gaztedi Zutik taldeko kide izatera deituak direnen taldea, María Eugenia Iribarren, Imanol Salazar eta Micaela Bereciartua zuzendari. Klaseak ostiralero arratsaldeko zazpietan ari dira gauzatzen.

2010 rosario txikienen dantza

[Rosarioko Zazpirak Bat-eko txikienen dantza ikasturteko estreineko klasea, María Eugenia Iribarren, Imanol Salazar eta Micaela Bereciartua irakasle]

Urteko lehenengo errepika edo entsaioa bukatuta, Zuzendaritza Batzordeak haurren gurasoak erreki edo asado baten inguruan bildu zituen, guztiok denbora goxoa pasatuz. Aukera baliatu zen zuzendariek 2010 urterako planak azal zitzaten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia