euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 'Europar Nazioen Kultur Bilkura' egingo du gaur

2008/10/24

Europar nazioen bilkura honetako afixa edo kartela
Europar nazioen bilkura honetako afixa edo kartela

PUBLIZITATEA

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxe argentinarrak 'Europar Nazioen Kultur Bilkura' delako elkarretaratzea antolatu du gaurko, gehienbat estaturik ez daukaten nazio europarrak deituz. Parte hartuko duten ordezkaritzen artean aipa daitezke katalanak, flandiarrak, bretoinak, irlandar eta eskoziarrak eta galestarrak, antolatzaile euskaldunez gain. Ekitaldiak arratsaldeko azpietatik aurrera gauzatuko dira Zazpirak Bat-en egoitzan, Entre Ríos 261 helbidean, Rosario hirian.

Rosario, Argentina. Pueblos en busca de libertad (Herriak askatasun xerka) lelopean, ia ehun urte dituen Zazpirak Bat euskal etxe rosariotarrak bere egoitzaren sotoan bilduko du gaur arratsaldeko zazpietarik goiti Europan egitura politiko independentea ez daukaten edo arazoz daukaten --Irlanda kasu-- herrien arteko elkarretaratze hau.

Gainerako ekimenetako asko bezala hau ere Eusko Jaurlaritzaren sostenguz antolatua da. Bilduko diren nazioen artean, hona dagoeneko ordezkaritza agindu dutenak: Asier lauzirika, euskararen eta Euskal Herriaren ordezkari; Josep Mainar, katalanaren eta katalan herrialdeen izenean; Hedwig Venken, flandiar hizkuntza eta herriaren ordezkari; Alain Gouello, bretainiar hizkuntza eta nazioaren ordezkari; Ferry O'Killian, Irlanda eta Eskoziako hizkuntza eta kultura gaelikoen ordezkari; eta Ferry + Alain, Galeseko gaelikoaren eta kultura eta nazio galestarraren ordezkari.

Lotura interesgarriak

Erakunde antolatzailearen webgunea
www.zazpirakbat.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia