euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Mus Txapelketa Junin-en burutuko da maiatzaren 25etik 27ra, Arbola Bat euskal etxea antolatzaile

2012/05/02

Buenos Aires probintziako Junin herria izango da 2012ko Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza. Maiatzaren 25etik 27ra bilduko dira euskal etxeetako muslaririk onenak eta lehiaketatik aterako den bikote irabazlea Argentinako ordezkaria izango da irailean Kanadako Vancouver-en eta kruzero batean egingo den Mundu Txapelketan. Juningo saioak maiatzaren 25ean hasiko dira, ostiralez, ordezkaritzen ongi etorriarekin. Txapelketan parte hartzeko erreserbak maiatzaren 10era arte egin daitezke, eta Arbola Bat euskal etxetik jakinarazi dute muslarien nahiz laguntzaileen voucherren prezioa 800 pesokoa izango dela, baina ez dela beharrezkoa otordu eta ostatuaren pakete osoa erostea eta txartelak bereiz eros daitezkeela.

PUBLIZITATEA

Junin, Argentina. Maiatzaren 25ko jaiak (ostirala) ekarriko duen 'asteburu luzea' baliatuz, Argentinako 2012ko Mus Txapelketa maiatzaren 25etik 27ra gauzatuko da aurten, Junin-en. Bertako Arbola Bat euskal etxeko arduradunek ekitaldien egitaraua plazaratu dute, gainerako euskal elkarteen artean zabaltzea galdetuz. Jarduerak ostiralean hasi eta igande eguerdian bukatuko dira, aurreikusitako programa honi jarraituz:

Ostirala 25

-10:00etan, euskal etxeetako ordezkariei harrera
-11:30etan, ordezkarien bilera
-13:00etan, bazkaria
-15:30etan, Txapelketa Nazionalaren hasiera. Txapelketa paraleloaren hasiera
-21:30etan, afaria

Larunbata 26

-09:30etan, bi txapelketen (nazionalaren eta paraleloaren) jarraipena
-13:00etan, bazkaria
-15:30etan, bi txapelketen jarraipena
-21:30etan, afaria

Igandea 27

-09:30etan, lehiaketen finalaurrekoak eta finala
-13:00etan, bazkaria, sari banaketa eta agurra

Ordezkaritzen harrera, karta partidak eta otorduak Junin Klubeko instalazioetan egingo dira, Julio Campos kaleko 69. zenbakian. Ostatua, bestalde, Embajador, El Descanso eta Avenida hoteletan izango da. Muslarien eta laguntzaileen vaucherren prezioa 800 pesokoa da, bost otordu eta hoteleko bi gauak barne. Laguntzaileen vaucherra hasieran 900 pesotan bazegoen ere, euskal etxetik jakinarazi digute tratu berria egin dutela hotelekin eta beherapen hori lortu dutela.

Honekin batera, antolatzaileek arren eskatzen dute erreserbak maiatzaren 10a baino lehen adieraztea. Ez da beharrezkoa erreserbaren momentuan partaideen izen-deiturak ematea baina bai zenbat lagun izango diren. Inskripzioak egiteko, arbolabat@gmail.com helbidera idatzi behar da edo, telefonoz, 02364 433862 zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 4etatik 7etara.

Lotura interesgarriak 

Junin Kluba
www.clubjunin.com.ar

Embajador Hotela
www.hotelembajadorjunin.com.ar

El Descanso Hotela
www.eldescanso-hotel.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia