euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Mus Txapelketa, ekainaren 16tik 18ra, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile

2017/05/16

Mus Txapelketaren afixan 'El Vasco de la Carretilla'ren (Eskorgaren Euskalduna) irudia ikusi ahal da
Mus Txapelketaren afixan 'El Vasco de la Carretilla'ren (Eskorgaren Euskalduna) irudia ikusi ahal da

PUBLIZITATEA

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea izango da Argentinako Mus Txapelketaren 39. edizioko egoitza, ekainaren 16tik 18ra. Irabazleak Argentinako ordezkari izango dira abuztu amaieran Kalifornian jokatuko den Mundu Txapelketan. Parte hartzeko U$S 700 voucher bat ordaindu behar da (otorduak eta ostatua barne) eta izena emateko epea ekainaren 13an bukatuko da. Txapelketa Nazionalarekin batera, laguntzaileentzako Lehiaketa Paraleloa ere egingo da.

Chacabuco, Argentina. Argentinako Mus Txapelketaren aurtengo programa jakinarazi berri du erakunde antolatzaileak, esan nahi baita Buenos Aires probintziako Chacabuco herriko Guillermo Larregui Euskal Etxeak. Ekitaldia ostiralez, ekainaren 16an, hasiko da ordezkaritzen harrerarekin eta igande arratsaldean bukatuko, azken agurrarekin. Herrialde osoko muslariek asteburu ederra pasatzeko aukera izango dute eta bikote bakar batek Estatu Batuetara joateko txartela irabaziko du Kaliforniako San Frantzisko eta Chinon jokatuko den Nazioarteko Mus Txapelketan parte hartzeko.

Hona asteburu horretako programa:

Ekainaren 16a, ostirala
-14etatik aurrera, euskal etxeetako ordezkaritzen harrera UOMA Aretoan, Lamadrid etorbideko 60. zenbakian
-21etan, afaria, izena ematea eta Mus ordezkarien bilera (azken hau baieztatzeke)

Ekainaren 17a, larunbata
Gosaria hotelean
-9etan, Txapelketa Nazionalaren hasiera Euskal Etxearen egoitzan, R.E. de San Martín kaleko 230. zenbakian
-10etan, Lehiaketa Paraleloaren hasiera
-13:30etan, Bazkaria Euskal Etxean
-15etan, Txapelketen jarraipena
-22:30etan, Afaria Euskal Etxean

Ekainaren 18a, igandea
Gosaria hotelean
-9etan, Txapelketaren finalaurrekoak eta finala
-9:30etan, Txapelketa paraleloaren jarraipena
-13:30etan, Bazkaria eta sari-emanaldia
-16etan, Azken Agurra

Parte hartzearen zenbatekoari dagokionez, Txapelketa Nazionalaren voucherrak U$s 700 balio ditu (voucher osoa taldearentzat). Izena emateko epea ekainaren 13an bukatuko da eta partehartzaileen –muslarien eta ordezkariaren– datuak cvchacabuco@yahoo.com.ar helbide elektronikora bidali beharko dira. Laguntzaileentzako voucherrak $2.000 balio ditu, hoteleko bi gau eta lau otordu barne.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia