euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako lehen euskara irakasleak, Pello Mari Otañok, omenaldia jaso zuen La Platako Unibertsitatean

2010/07/01

Pello Mari Otañoren omenez egindako ekitaldi akademikoa. Ezkerretik eskuinera, Joxin Azkue, Susana Ardanaz Otaño 'Txuri', eta Cesar Arrondo.
Pello Mari Otañoren omenez egindako ekitaldi akademikoa. Ezkerretik eskuinera, Joxin Azkue, Susana Ardanaz Otaño 'Txuri', eta Cesar Arrondo.
Pasa den ekainaren 18an, La Platako Unibertsitate Nazionalean, omenaldia egin zitzaion Pello Mari Otaño Barriola poeta, bertsolari eta Argentinako lehen euskara irakasle legez hartua denari, berenheriotzaren mendeurrenean. Otaño Zizurkilen (Gipuzkoa) jaio zen 1857an eta Rosarion (Argentina) hil zen 1910ean. Aztarna utzi zuen Otañok bere poesia eta bere jarrera abertzale, euskaltzale eta euskaldunen eskubideen eta identitatearen segidaren aldekoarekin.

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Maiatzean Euskal Herrian, Zizurkil bere sorterrian, eginiko ekitaldien ondotik,  Otañoren bigarren aberrian, Argentinan eginikoei eman zitzaien bidea. Otañoren heriotzaren mendeurrena dela eta, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskal Lagunen Taldeak eta goi ikastetxe bereko Euskara eta Euskal Kultura irakasle taldearen eskutik, aurretik Zizurkilen ekindako ekitaldiekin bat egin eta La Platan ere omenaldia antolatu zuten.

2010 Homenaje a Pello Maria Otaño

[Otañori, La Platan, ehortzia dagoen hilerrian, dantzatu zioten aurreskua]

Ekitaldia ekainaren 18an izan zen eta bertan omenduaren biloba, Susana Ardanaz Otaño "Txuri", familiako gehiago eta Joxin Azkue Gabilondo eta Julian Arrastoa izan ziren --azken hauek Zizurkildik propio helduak, bertako omenaldiko batzordearen izenean--. Eurekin batera, Cesar Arrondo irakaslea, La Platako Euzko Etxeko ordezkariak, Egoitz Zelaia UNLPko Euskara irakaslea, eta Gabriela Mendia, FEVAko euskara arduraduna, izan ziren, besteak beste. Unibertsitateko presidenteorde Raúl Perdomok Zizurkilgo omenaldiko batzordekideak agurtu zituen ekitaldi akademikoari ekin aurretik.

Aurretik, hilerrian omenaldia egin zioten Otañori eta horretarako, Emiliano Armendarizek Aurreskua dantzatu zuen Iñaki Agostini Zubillaga txistulariak lagunduta. Beranduago, La Platako Unibertsitatean omenaldiaren baitako ekitaldi akademikoa heldu zen. Bertan, Joxin Azkue eta César Arrondo irakasleek Otañoren irudia azaldu eta Egoitz Zelaia bertsolari eta Euskara irakasleak bertso musikatuak eskaini zituen Gorka Berasategi gitarran lagun zuela.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia