euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Lapridako Arturo Campion Ikastetxea martxoan bilduko da, EEko 20 urteurrenarekin bat

2009/01/27

Lapridako Euskal Etxearen logoa eta Arturo Campion Euskal Ikasgunearena
Lapridako Euskal Etxearen logoa eta Arturo Campion Euskal Ikasgunearena

PUBLIZITATEA

Lapridako Arturo Campion Ikasguneak, Argentinan, urteroko bere Bilkura Orokorra datorren martxoaren 14 eta 15an, larunbat-igandea, egingo duela iragarri du, aterpe ematen dion Lapridako Euskal Etxeak bere XX. urteurrena ospatzeko antolatzen ari den egitarauaren barne. XIX. mendean nabarmendu zen euskaltzale eta kulturgile nafarraren izena hartzen duen kultura elkargune honek bere seigarren urtea beteko du aurten 2003an irakasle euskalargentinar talde batek sortu zuenetik.

Laprida, Argentina. Buenos Aires probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Kultura eta Abertzaletasunaren Ikasguneak bere urteroko Bilkura Nagusirako deia egin du, aurtengo hitzordua Lapridan bertan izango delarik, Ikasgunearen erakunde aterpe-emaile den Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxean, euskal etxe lapridatarrak bere XX. urteurrena ospatzeko antolatzen ari den ekitaldi-sortaren baitan.

Elkarretaratzea martxoko 14-15ean egingo da, larunbat-igandea, honako behin-behineko egitarauaren arabera:

Martxoaren 14a, larunbata

-Goizez: Arreta ekitaldia Ikasguneko kideei, eta irratsaio batean parte hartzea
-13:00etan: Bazkaria Euskal Etxean
-16:00etan: barne lana, esan nahi baita
a) 2008an eskainitako hitzaldiak
b) Garatzen ari den ikerlanak
c) Administrazio gaiak
d) Beste zenbait gauza
-20:00etan: Hitzaldia Euskal Etxean
-22:00etan: Afaria

Martxoaren 15a, igandea

-Meza
-Bilera Euskal Etxean
-13:00etan: Gure Etxea-n bazkaria
-17:00etan: Ekitaldein amaiera

Lotura interesgarriak

Centro de Estudios Arturon Campion-Arturo Campion Ikasgunea
www.arturocampion.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia