euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako La Plata hiriko Unibertsitatea Euskara eta Euskal Kultura irakurle posturako irakasle bila dabil

2007/12/12

Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa Mexikoko UNAMen, Guruzne Etxeberria irakasle
Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa Mexikoko UNAMen, Guruzne Etxeberria irakasle

PUBLIZITATEA

Bihar azken eguna. La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroaren ardura hartuko duen irakasle bat kontratatu nahi du. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak eta munduko hainbat unibertsitateek euskara sustatu eta euskal kultura zabaltzeko duen ekimenen barruan sartzen da. Hautagaiek Euskal Filologia edo Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziatuak izan behar dute eta irakaskuntza arloan eskarmentua izan behar dute. Hautagaitzak aurkezteko epea bihar bertan itxiko da.
Eskabideak Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Geografia eta Historia Fakultatera zuzendu beharko dira. Gasteizko Fakultatean hautagaitzak jaso eta aukeraketa egingo da, La Platako Unibertsitate Nazionalaren izenean. Hautagaiak Euskal Filologian edota Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatuak izan behar dute. Postuaren betebeharra La Platako Unibertsitate Nazionaleko Ikasketa Planaren barruan Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa ematea izango da.

Ordainsariak eta laguntzak Eusko Jaurlaritzak Euskara eta Euskal Kultura ikastaro hauetako irakasleen posturako erabakitakoak izango dira. Eskabideak bihar arte aurkez daitezke, abenduaren 13ra arte alegia. Eskabidearekin hautagaiaren kurrikuluma eta postua eskatzeko dituen arrazoien azalpena aurkeztu beharko dira Filologia eta Geografia eta Historia Fakultateko dekanotzan. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Filologia Dekanotzara (telefonoa 945- 013178).


Lotura interesgarriak

Euskara ikastaroak Mexikoko unibertsitateetan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 26ean

30 unibertsitatek eskatu dituzte Euskal Kultura ikastaroak
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia