euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Corpus Christiko “Atahualpa Yupanqui” Euskal Liburutegiak umorezko ipuin lehiaketa jarri du abian

2019/04/05

Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE)
Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta baita aipamen bereziak ere.

Ipuinak eta pasadizoak Word formatuan bidali behar dira, A-4 tamainan, letra Arial 12 neurrikoa; lerroartea 1,5. Idazleek bi lan bidal ditzakete gehienez eta e-postaz baino ezin izango dituzte igorri relasombroso5@gmail.com helbidera. (Lehiaketako oinarri odoak eskatzeko, helbide horretara idatzi behar da).

Sari-emanaldia Liburutegian bertan egingo da, uztailaren 27an, Euskal Argentinar Kultur Jaialdian. Batzorde Antolatzaileak honako kideak ditu: Ana M. Macchi, Francisco J. Chamorro, Ramona M. Melgarejo de Casco eta Olga Leiciaga.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia