euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen urteroko bilera Lapridan eta Guregandik 6-ren aurkezpena

2011/03/01

Lapridako Euskal Etxearen eta Arturo Campion Gunearen logoak (irudia EuskalKultura.com)
Lapridako Euskal Etxearen eta Arturo Campion Gunearen logoak (irudia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren asteburu honetan, martxoaren 5 eta 6an, larunbat eta igandez, bere urteroko bilera egingo dute Lapridan, Buenos Aires probintzia barneko herri honetan egoitza duen 'Arturo Campion' Euskal Abertzaletasuna eta Kulturaren Ikasketa Guneko bazkideek. Lapridako 'Lagunen Etxea'ren baitangoa den baina kideak Argentina osokoak eta kanpokoak ere dauzkan elkarte honek etxe barruko gaiak aztertu eta aurreko urteko balantzea egingo du eta, besteak beste, Giragandik izeneko bere urtekari akademikoaren seigarren zenbakia aurkeztu du.

Laprida, Argentina. Ekitaldiak datorren larunbatean hasiko dira, Arturo Campion-eko arduradun batzuk goizeko hamaiketan herriko Radio FM 100 Evolución 95.1 irratiko Las mil y un historias saioan parte hartzearekin.

Arratsaldeko sei t'erdietan, berriz, Guregandik urtekariaren seigarren zenbakia aurkeztuko da. Urtean behin argitara ematen den aldizkari hau elkarteak berak plazaratzen du, kide eta lagun dituen irakasle eta ikertzaileen lanekin. Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen egoitzan egingo da ekitaldia, 18:30etan eta aurkezpena urtekariaren 6. zenbakiari dagokio.

Geroago, iluntzeko zortzietan, esker-emate meza egingo da, elkartea sortu zeneko zortzigarren urtearen karietara. Arturo Campion elkartea Lapridan bertan sortu zen eta 2003ko apirilaren 5ean gauzatu zuen bere sorrera-bilera.

Elkarteko kideek euren barne lanetan segituko dute bilduta igandeko arratsaldeko seiak arte. Bazkideak, lagunak eta publikoa oro har gonbidatua dago ateak zabalik egingo den egitarau osora, azaldu du Arturo Campionen Azpibatzordetik Maria Ester Arrondok.

-Erakundearen webgunea: www.arturocampion.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia