euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako 2017ko Euskal Asteko egitaraua, azaroaren 6tik 12ra San Nicolasen: euskara, zinea, dantza, musika, elkartasuna...

2017/09/13

2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa
2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa

Erakusketak, hitzaldiak, euskal zine saioak, ekitaldiak eskolakumeekin, Etxe Nasaia programaren 15. urteurrena, Euskal Herritik etorritako Mikel Urdangarin, Xabaltx eta Michel Echeverry kantarien emanaldiak, euskara mintzodromoa, danborradak, kalejirak eta ohiko dantzarien kabalkada eta erakustaldiak, FEVA bilkura, liburutegien, dantzarien, abesbatzen batzarrak, erromeriak eta bez ere ilusio, lan engaiatu eta dedikazio sakon eta sentitu kopuru handi bat dira Argentinako 2017ko Euskal Aste Nazionalak batu eta nahasiko dituen osagaiak. Hona egitaraua.

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Bi hilabete eskas falta dira Argentinako urteko euskal festa garrantzitsuenerako eta San Nicolaseko Euskal Etxea, lehen aldiz ekitaldiaren antolatzaile, buru-belarri ari da arduratzen xehetasun guztiez. Ekitaldiak azaroaren bigarren astean izango dira eta ohikoa den legez proposamen nagusiak asteburu aldera hasiko dira.

Ekintzez betetako astea ari dira antolatzen sannicolastarrak 2017ko Euskal Aste Nazionalerako. Ekintzen programa azaroaren 6an abiatuko eta euskal kultura irudikatzen duten adierazpen ugari eta desberdinak batuko ditu. Euskal Herritik propio etorriko diren artisten artean, Miguel Echevarria margolaria eta Mikel Urdangarin, Xabaltx eta Michel Etcheverry abeslariak aipa daitezke. Sara Pagolarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izango dira Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia. eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.

Programak mota askotako ekintzak batzen ditu eta Euskal Etxearen ibilbideari jarraituz euskal kolektibitateari begira, baina oro har San Nicolaseko komunitate osoari begira antolatu dira. Egitaraua behin-behinekoa da; geratzen diren bi hilabete hauetan aldaketaren bat gerta baitaiteke eta, esaterako, Euskal Herriko gonbidatuen zerrenda zabaldu daiteke. Izan ere Euzkal Etxea-ko lehendakari Damian Cebeyk jakinarazi dio EuskalKultura.com-i bai Nafarroako bai Iparraldeko agintariei ere luzatu diela Euskal Astean parte hartzeko gonbitea, eta erantzunaren zain dagoela.

Hona, Argentinako 2017ko Euskal Aste Nazionaleko programa:

Azaroaren 6an, astelehena
-19etan, Miguel Echevarriaren Pintura Erakusketaren inaugurazioa. Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Hiriko Legebiltzarrean (Consejo Deliberante) eta 501. Zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Hezkuntzari buruzko hitzaldia, Graciana Goicoecheandia hizlari, Hiriko Legebiltzarrean
-20:30etan, ‘Hodeietarantz’ izeneko argazki erakusketaren inaugurazioa. Argazkiak San Nicolaseko mendizaleen elkartearenak dira. Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean
-20:30etan, Juan Carlos Ibarrolaren Euskal Herriko Baserrien erakusketaren inaugurazioa. Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean

Azaroaren 7an, asteartea
-19etan, ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren inaugurazioa. Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Hiriko Auditoriumean
-19:30etan, 80. urteurren urtean, Matxitxakoko itsas gudari buruzko erakusketaren inaugurazioa. Materiala Donostiako Matxitxako Elkarteak bidalitakoa da. Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Hiriko Auditoriumean
-19:30etan, Euskal Zinea, lehenengo emanaldia Hiriko Auditoriumean. Carlos Gabilondo arduratuko da proiekzioaz

Azaroaren 8an, asteazkena
-10:30etatik 12etara,
Artisten Topaketak. Euskal Herritik etorriko diren margolari eta musikariak San Nicolaseko arte eskoletako ikasleekin bilduko dira 501. Zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Euskal Zinea, bigarren emanaldia Hiriko Auditoriumean

Azaroaren 9an, osteguna
-9etatik 15etara, Etxe Nasaia programaren 15. Urteurrena. Hilero bezala, Euskal Etxeko sukaldariek ikasle andana batentzat prestatuko dute bazkaria. Lekua baieztatzeke
-17:30etatik 19etara, Artisten Topaketak. Euskal Herritik etorriko diren margolari eta musikariak San Nicolaseko arte eskoletako ikasleekin bilduko dira 501. Zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Idazleak eta liburuak: Euskal Astearen Aldizkariaren aurkezpena Euskal Etxean
-20:30etan, Kale kontzertua Mitre Plazan, Euskal Herriko musikariekin

Azaroaren 10ean, ostirala
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-11etan, Liburu dohaintza Hiriko Legebiltzarrean
-12etan, bazkaria
-12etatik 15etara, tokiko ekintzaileei zuzendutako bilera, Casa del Acuerdo delako gunean
-15etatik 18etara, Mintzodromoa Abokatuen Elkartean
-15etatik 18etara, ‘Historia Kontatuz’ topaketa
-19etan, 2017ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ofiziala Mitre Plazan. Banderak altxatuko dira ete ereserkiak abestuko, kolektibitateko ordezkariak eta hiriko agintariak partaide
-19:30etan, Abesbatzen Topaketa eta Xabaltx eta Mikel Urdangarin abeslarien kontzertua Udal Antzokian
-23etan, Taska eta erromeria Belgrano Clubean

Azaroaren 11an, larunbata
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-10etan, FEVAren bilera, Euskal Etxean
-10etan, Dantza Zuzendarien bilera
-10etan, Liburuzainen bilera Euskal Etxean
-10etatik 18etara, Mus txapelketa
-13etan, Bazkaria Belgrano Klubean
-15etatik 17:30etara, ‘Gizakiak, herriak eta eskubideak’ eztabaida, Gure Esku Dago elkarteko Anjel Oiarbide erreferentea partaide. ‘Together-Elkarrekin’ dokumentalaren aurkezpena, Auditoriumean
-18etan, Danborrada eta Kalejira
-19etan, Dantza Erakustaldia. Gabi de la Mazak Euskal Astea dela eta egindako bideoaren aurkezpena. (Bideoa ikusteko, klik hemen)
-22:30etan, Taska eta Erromeria Belgrano Klubean

Azaroaren 12an, igandea
-11etan, Meza hiriko katedralean
-11:45etan, Omenaldia Mitre Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean
-12etan, Plaza dantzak Mitre Plazan
-13:30etan, Bazkaria Belgrano Klubean

Informazio gehiago eskuratzeko kontatu helbidea, snvascasn@hotmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia