euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan bizi diren 19 nafar eta ondorengoek jaso dituzte Nafarroako Gobernuak nafarroratzeko emandako lehenengo laguntzak

2008/08/19

PUBLIZITATEA

Nafarroan jaio edo bertan jatorria daukaten Argentinako 19 pertsonak jaso dituzte Foru Gobernuak Nafarroara behin-behingoz zein behin-betirako bidaiatzeko eginiko deialdiko lehenengo laguntzak. Lagunduko diren eskabideak Rosario, Roldán, Allen, Lamarque, Bolívar eta Olavarría herri argentinarretatik etorri dira. Laguntzok eskatu ahal izateko 15-20 urtez Europa Batasunetik kanpo bizi eta bestelako baldintzak bete behar ziren. Emandako 19etatik, 17 laguntza Nafarroara bisitan bidaiatzeko dira eta gainerako biak bertara erabat itzuli eta egoitza finkatzeko.

Iruñea-Pamplona. Aurten lehenengo aldiz banatu diren laguntza hauen emate ofiziala Iruñeko Nafarroako Jauregian eginiko ekitaldi batean gauzatu da, bertako buru Alberto Catalán Gobernuko Erakunde Harremenetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuko bozeramalea, Lola Eguren Apesteguia Erakunde Harremanetarako zuzendaria lagun, eta gonbidatu gisa Jose Alberto Garmendia, Iruñean egoitza duen Centro Navarro Argentino delako elkarteko presidentea.

Hemeretzi izan dira laguntzetan sarbidea izan duten eskatzaileak, euren artean Nafarroan jaiotakoak zein Diasporan nafarren ondorengo jaiotakoak daudela. Argentinakoak dira guztiak, hain zuzen ere Rosario, Roldán, Allen, Lamarque, Bolívar eta Olavarría herrietakoak. Oroitu deialdi honetako arauak Nafarroako Agerkari Ofizialeko maiatzaren 23ko alean argitaratu zirela.

Lotura interesgarriak

Centro Navarro de Chile
www.centronavarrodechile.cl

Centro Navarro de Buenos Aires
www.centronavarro.org

Centro Navarro de Rosario
www.centronavarro.com

Federación Nacional de Hogares Navarros de España delakoa
www.hogarna.org

Centro Argentino Navarro, Iruñean egoitza duena
 http://centroargentinonavarro.com



Komentarioak

  • Web del Centro Navarro de Chile

    Hola, la dirección del Centro Navarro de Chile está mal escrita, es: www.centronavarrodechile.org ustedes la tienen como .cl Saludos

    maite, 2009/05/11 21:11

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia