euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinak bere nazio banderaren Bigarren Mendeurrena ospatu du, 1812an Catalina Echevarriak brodatua

2012/02/28

Jose C. Paz herrian atzo bandera nazionalaren omenez egindako ekitaldia (argazkia Noticias Paceñas)
Jose C. Paz herrian atzo bandera nazionalaren omenez egindako ekitaldia (argazkia Noticias Paceñas)

PUBLIZITATEA

Hainbat ekitaldik ospatu dute atzo Argentinan bertako abertzaletasunean egun seinalatua den data berezi bat; izan ere, atzo 200 urte, 1812ko otsailaren 27an, lehenengo aldiz erabili zen ikur nazionala, Manuel Belgranoren aginduz [Fermin Echevarria euskaldunaren eta Tomasa de Acevedoren alaba zen] Maria Catalina Echevarriak brodatua, eta Julian Alzugaray abadeak bedeinkaturik borroka-eremura abiatuko zena. Herrialde osoan ospatu zuten argentinarrek Rosarion estreinatu zen euren banderaren Bigarren Mendeurrena. Hona, Buenos Aires probintziako Jose C. Paz herrian egindako ekitaldiko berri ekarri dugu, beste hainbat lekutan bezala euskal-argentinar gizataldea parte zela egin zena, bertako Noticias Paceñas egunkariak agertutakoa laburbilduz.

Jose C. Paz, Argentina. Astelehenean, eguerdi aldean, Manuel Belgranok Parana ibaiertzean duela berrehun sortu zuen bandera mastan gora igotzeko ekitaldia egin zen Jose C. Paz-en. Herriko Manuel Belgrano plaza txikia geratu zen ospakizunera bildutako jende guztia egokitzeko.

Bertan zeuden, besteak beste, herriko alkate Carlos Norberto Urquiaga eta udal eta herri-mailako hainbat hautetsi eta ordezkari. Hor zen baita ere herria XIX. mende amaieran sortu zuen Altube oñatiarraren biloba, Nelly Altube, eta baita euskal eta alemaniar gizataldeetako ordezkariak, tartean 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakari Maria Angeles Oñederra.

Mintzatu ziren Alberto Fernandez historialaria eta Urquiaga alkatea. Ondoren dantza emanaldi bat burutu zen. Hona bideoa Fernandez historialariaren hitzekin:

Video con las palabras del Historiador paceño.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia