euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina, Uruguai, Peru eta Txileko muslariak partaide, Mercomus 2012 txapelketak aurrera darrai Santiagon

2012/03/30

Mercomus 2012 Mus Txapelketa honetako larunbateko programa
Mercomus 2012 Mus Txapelketa honetako larunbateko programa
Erakundearen mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan, Hego Ameriketako Mercomus Mus Txapelketa 2012 delako muslari elkarretaratze eta norgehiagoka antolatu du Txileko Santiagoko Euzko Etxeak, Argentina, Uruguai, Peru eta Txile bertako jokalariak bildurik. Asteazken gauean eginiko protokolozko ekitaldi baten ondotik, egitaraua bihar larunbatera arte luzatuko da, Euzko Etxean egingo den gala-afarian sariak banatu eta euskal eta txiletar folklore emaitzak aurkeztuta. Txapelketa hiriburu txiletarreko Euzko Etxeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritza babesle.

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Segitzen dute Txileko Santiagon Mercocur 2012 Hego Ameriketako Mus Txapelketako partida eta ekitaldiak. Egitaraua martxoaren 28tik 31era ari da garatzen Santiagon, bertako euskal etxearen egoitzako instalazioetan, hiriburu txiletarreko Euzko Etxea bere buruaren Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Txapelketa asteazkenean hasi zen, Euzko Etxean egin zen zeremonian Argentina, Uruguai, Peru eta Txile beretik etorritako muslariei eskainitako harrera ekitaldi batez, non musika arloko kolorea Txileko Eusko Abesbatzak eta Itxaropen Gaztea dantzari taldeak ipinin zuten, folklore txiletarra lantzen duen Los Huasos Hidalgos taldearekin batera, ondoren inaugurazio-koktel bati ekinez.

Atzo eta gaur, ostegun eta ostiralez, eta agian bihar larunbat goizez ere mus partidak gauzatuko dira eta hortik aterako diren bikote garaileek bihar larunbat iluntzean, 20:30etatik aurrera egingo den gala-afarian jasoko dituzte txapelak. Partaideek oro har oroigarri bat jasoko dute. Itxaropen Gazteko dantzariak eta Arco Iris folklore taldeko kideek edertuko dute ekitaldia.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia