euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzea: abenduaren 4an Argentinako Senaduan

2014/11/26

Buenos Airesko Legebiltzarrean egingo den ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea
Buenos Airesko Legebiltzarrean egingo den ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea

PUBLIZITATEA

Euskal gatazkaren irtenbide baketsuaren aldeko aldarrikapen moduan, Argentinako izen handiko hainbat lagunen babesa duen dokumentu bat irakurriko da datorren astean ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean. Nazioarteko Kontaktu Taldeak, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak –bertako koordinatzaile Paul Rios ordezkari– eta Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuak, Adolfo Pérez Esquivel-en eskutik, deiturik, herrialdeko politika eta kultura arloetako erreferenteen eta euskal diaspora argentinarraren hainbat erakunderen atxikimendua lortu du jadanik ekintzak.

Buenos Aires, Argentina. Antolatzaileek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez, ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzea “Euskal Herrian sustatzen ari den bakearen aldeko prozesuaren beste urrats handi bat da, eta datorren abenduaren 4an burutuko da, Legebiltzarrean egingo den konferentzia baten bidez”.

Proposamenaren helburua argia da eta hitz hauekin aurkezten dute deialdiko arduradunek: “Euskal gizarteak jarduera armatuarekin nahi du eta behar du bukatu. Horretarako Espainia eta Frantziako estatuei eskatzen die gatazkaren ondorioak kontuan hartzeko eta irtenbide baketsu batean inplikatzeko. Irtenbide honek hiru puntu hauek jorratu nahi ditu: biktimen problematika, ETA armagabetzea eta euskal presoen egoera”.

Kari horretara, Argentinako hainbat erakunderi luzatu zaio babesa emateko gonbitea, tartean alderdi politikoei, giza eskubideen erakundeei, gizarte zibilari eta beste mota askotako elkarteei. Hauetaz gain, intelektualak, artistak, kirolariak eta oro har izen handiko lagun guztiak daude gonbidatuta bakearen aldeko dokumentua sinatzera.  Deklarazioari dagokionez, honako deialdi honekin bukatzen da: “ez dago gaur egun ez aitzakia ezta oztopo gaindiezinik ere Euskal Herrian bake iraunkorra ez lortzeko” eta hori dela eta inplikatuta dauden alde guztiei animatzen zaie euren ahaleginak gehitzera.  

Abenduaren 4ko ekintza, Argentinako Legebiltzarreko Areto Urdinean izango da, arratsaldeko 4etan, eta Ohorezko Aurreskua dantzatu eta gero Euskaltzaleak-eko abesbatzak abestuko ditu euskarazko kantu batzuk. Partaideen artean, euskal erakunde eta Legebiltzarreko kideez aparte, Nazioarteko Kontaktu Taldeko ordezkari bat, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko herritarren sareko Paul Rios eta Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuaren izenean, Adolfo Pérez Esquivel izango dira. Gaur arte, nazio eta probintzia mailako alderdi politiko eta politikari ugarik egin dute bat proposamenarekin, besteak beste FPV, UNEN, GEN, Libres del Sur, Unidad Popular eta Proyecto Sur elkartekoek. Kultur arloko pertsona ospetsuak, giza eskubideen erakundeak, eta euskal diaspora argentinarreko erreferente eta instituzioak ere badaude deklarazioa sinatu dutenen artean, tartean FEVA federazioa eta hainbat euskal etxe.

Gogora dezagun joan den ekainean Montevideon eta 2013an Mexikon egindako ekintzak izan zirela proposamen honen abiapuntu, eta hirurak, 2011n Donostian sinatutako Aiete-ko adierazpenaren ondorio.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia