euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Uruguaiko euskal etxeek piztutako San Juan suek Hego Hemisferioko gau luzeena argitu zuten

2017/06/28

Chivilcoyko Beti Aurrerak antolatzen duen San Juan Sua ikuskizun ederra izan zen auzoko lagunentzat
Chivilcoyko Beti Aurrerak antolatzen duen San Juan Sua ikuskizun ederra izan zen auzoko lagunentzat

PUBLIZITATEA

Hego Ameriketako hainbat euskal etxek bat egin dute aurten ere Euskal Herriko auzo, bailara eta herriekin San Juan ospatzerakoan. Izan ere, ingurua eta eguraldia erabat ezberdina izan arren, helburu bera dute itsasoz bi aldeotako zeremoniek: aro zaharrari ‘agur’ esatea, eta berriari ongietorri itxaropentsua ematea. Argentinan eta Uruguain San Juan ospatzeko antolatutako ekitaldien argazki galeria ekarri dugu segidako artikulu honetara.

Buenos Aires, Argentina. Urtebete gehiago eta San Juan ospatzeko proposamenak ugariak izan dira 2017 honetan ere, ugariak, anitzak eta euskaldun eta ez-euskaldunei zuzenduak. Dantza ikuskizunak, joko eta jolasak, txokolate beroa, saltoak eta afariak dira azken egun hauetan euskal etxeetan egin diren ekitaldiak neguko solstizioa ospatze aldera; hala ere, sua eta suak dakarren sorginaren erretzea izan dira zalantzarik gabe festa guztietako ekintza nagusia.

Ospakizun gehienak joan den asteburuan egin ziren. Halaxe gertatu zen Bahia Blancan (Union Vasca-ren eskutik), Buenos Airesen (Iparraldeko Euskal Etxea antolatzaile), Cañuelasen (Denak Bat), Comodoro Rivadavian (Euskal Echea), Chivilcoyn (Beti Aurrera), Las Floresen (Loretako Euskaldunak), Pergaminon (Lagun Onak) eta Trenque Lauquen (Euskal Sustraiak) Argentinari bagagozkio eta baita Uruguaiko Salton ere (Euskaldunen Taldearekin).

Beste hiri batzuetan, konparazio Necochean, Saladillon eta Montevideon (Haize Hegoak antolatutakoa), bertan behera utzi behar izan ziren ekitaldiak eguraldi txarragatik. Kasu batzuetan, hala ere, berriro programatu dira eta Saladillon gaur bertan egingo dute festa eta Necochean, datorren ostiralean. Hona hemen aipatutako jaien laburpena irudietan:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia