euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna EEak, gaia 'Gure Euskal Herria'

2016/07/19

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen I Argazki Lehiaketaren afixa
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen I Argazki Lehiaketaren afixa

PUBLIZITATEA

Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, gaia 'Gure Euskal Herria' duela eta partaide izan daitezkeela uskal etxeko kideak eta baita bisitariak ere. Lanak aurkezteko epea irailaren 15a da eta saritutako 12 argazki onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Erakusketa online bat ere zabalduko da interneten zein sare sozialetan.

Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak bere I Argazki Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean zabaldua du eta bi hilabetez luzatuko da, azken eguna irailaren 15a izanik.

Edonor izan daiteke partaide, bertako euskal etxeko kide izan, beste euskal elkarte bateko kide edo euskaldunen laguna izanik besterik gabe.

Argazki sailkatuak bozketaz hautatuko dira eta 12 onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Bestela ere, online erakusketa batean erakutsi --eta bozkatuko-- dira aurkeztutako argazkiak.

Izena emateko, lanak bidaltzeko edo zalantzak argitzeko, idatzi honako helbidera: centrobasco.ea.sp@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia